Amontillado upela (ingelesez: The Cask of Amontillado) Edgar Allan Poe estatubatuar idazlearen kontakizun labur bat da. Tales of the grotesque and arabesque liburuan argitaratu zen 1846an.

Amontillado upela
Datuak
IdazleaEdgar Allan Poe (1843)
Argitaratze-data1846
Jatorrizko izenburuaThe Cask of Amontillado
Hizkuntzaingelesa
Herrialdea AEB
Euskaraz
IzenburuaAmontillado upela
ItzultzaileaKoro Navarro
Argitaratze-data2000
BildumaKontakizunak liburua
Literatura Unibertsala

2000an Koro Navarrok euskarazko itzulpena Poeren kontakizun laburrez osatutako Kontakizunak liburuan Amontillado upela izenburupean argitaratu zuen. Aurretik, Jon Mirandek Amontillado upela izenburuaz eta Oskillasok Upela amontilladuzkoa izenburuaz euskaratu zuten.

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Italiako hiri bateko inauterietan, Montresor pertsonaiak Fortunato izeneko gizona bilatu zuen mendekua hartzearren, aspaldian egin zizkion umiliazioengatik. Mozkortuta aurkitzean, erraza izan zen konbentzitzen bere jauregira joateko, amontillado ardo bat probatzearen aitzakiarekin. Jauregiko katakonbetara eraman zuen eta han mendekua gauzatu zuen.


Kanpo estekak

aldatu