Amonal (musika taldea)

Amonal 1987. urtean Oñatin sortutako musika taldea da.

Amonal
Datuak
JatorriaOñati (Gipuzkoa)
Musika motarock
Urteak1987 - 2004
Taldekideak
Mikel Atxa
Bull Biain
Koki Irizar
Jimmy
Marti
Lehengo taldekideak
Imanol Urkola

Taldekideak Mikel Atxa (bateria), Bull Biain (bajua eta ahotsa) eta Koki Irizar (gitarra) ziren hasiera batean. Beranduago Jimmy sartu zen (bateria eta ahotsa), eta urte batzuk pasata, baita Marti (gitarra) ere.

Historia aldatu

1988ko urrian egin zuten zuzenean debuta, eta abenduan izan zen bigarren kontzertua, ordurako Jimmy sartu zutelarik abeslari bezala (Kokiren anaia). Hurrengo urtean hainbat kontzertu eman zituzten toki ezberdinetan. 1990ean Mikel Atxak taldea utzi zuen, Jimmy baterian hasiz, eta urtebete berenduago taldea lozorro luze batean sartzen da. Bakoitzak bere bidea hartzen du (Jimmyk eta Kokik Argi Ibili eta Hor Konpon taldeekin kolaboratuz, Bull-ek Latzenekin, etab.), baina musika bigarren mailara pasatuko da euren bizitzetan.

Hamar urte berenduago, 2002. urtean, Bull eta Jimmyk 1989 hasierako grabaketa bat berreskuratu eta kontzertu bat antolatzeari ekingo diote, Martiren laguntzarekin (Latzen, Klorofila, Potemkin).

2004ko uztailean izan zen itzulerako kontzertua, Oñatiko musikari ugariren laguntzarekin, urtebete beranduago DVD formatuan kaleratu zena. Ordutik hainbat kontzertu eman dituzte, talde ezagunen ondoan: Soziedad Alkoholika, Gatillazo, Angelic Upstarts, Los Gramones, Potemkin, Los Cretinos, etab.

2007an Jimmyk eta Bullek Latzen taldearen itzulerako egitasmoarekin bat egiten dute, lehena roadie bezala, eta bigarrena Hellmuga DVDan agertuko diren bi dokumentalen egile bezala.

Kanpo estekak aldatu

Webgunea

Argazkiak