Amir Naderi (Abadan, 1946) irandar zinemagilea da.

Amir Naderi

Bizitza
JaiotzaAbadan1946ko abuztuaren 15a (78 urte)
Herrialdea Iran
Hezkuntza
Hizkuntzakpersiera
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, argazkilaria eta errealizadorea

IMDB: nm0618881 Allocine: 20909 Rottentomatoes: celebrity/amir-naderi Allmovie: p103963
Discogs: 5312173 Edit the value on Wikidata

Oso familia pobrean jaio zen, eta, beharrak eraginda, ume-umetan hasi zen lanean. Txirotasuna da bere filmen gai nagusia. Argazkilari-lanak egin zituen zinema-estudio batzuetan modu erabat autodidaktan. Gero, zinema-zuzendaritzara jo zuen. Lehen filma (Khoda hafez rafiq) 1972an zuzendu zuen. Nazioartean, Irango iraultzaren ondorengo lehen filmarekin (Davande) egin zen ezagun (1985). Hurrengo filma ez zen agintarien gustukoa izan, eta gorderik eduki zuten hainbat urtez. Naderik Estatu Batuetara alde egin zuen; New York hartu zuen bizilekutzat, eta zinemagintzan jarraitu zuen han bere estilo minimalista eta dotorea landuz. Hauek ditu filmik aipagarrienak: Entezar (1974), Sazdahani (1974), Marsiye (1976), Manhattan by Numbers (1993), A, B, C... Manhattan (1997), Marathon (2002), Sound Barrier (2005), Vegas: Based on a True Story (2008).

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amir Naderi