Americano (2005eko filma)
Americano (euskaraz Amerikarra) 2005eko Kevin Noland estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da. Bertan, Joshua Jackson, Leonor Varela, Timm Sharp, Ruthanna Hopper eta Dennis Hopper aktoreek antzeztu zuten.
Americano (2005eko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2005 |
Izenburua | Americano |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film erromantikoa |
Iraupena | 95 minutu |
Grabazio lekua(k) | Espainia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Kevin Noland (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Ruthanna Hopper |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Sebastian Arocha Morton (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Espainia |
Ia osoki 2003ko udan Iruñean filmatua eta Sanferminetan girotua izan zen, bai eta Nafarroako Zubieta udalerrian ere (hainbat eszena), zubietarrek etxra modura jardun zutelarik.[1]
Argumentua aldatu
Chris, Ryan eta Michelle (Joshua Jackson, Timm Sharp eta Ruthanna Hopper) Europan barna oporrak pasatzera etorri diren hiru gazte estatubatuar dira. Euskal Herrira iristean Chrisek bere maleta galdu eta horrek bere herrialdera itzulera atzerarazi eta kasik ezagutzen ez duen Adela (Leonor Varela) izeneko iruindar emakume misteriotsuaren atzetik abiatzeko aitzakia izango du, horretan ari dela australiar bat eta Riccardo (Dennis Hopper) izeneko gizon probokatzaile bat ere ezagutuko ditu. Bestalde, Ryan eta Michellek bidaia euren bikote harremanari buruz gogoeta egiteko aprobetxatuko dute, jada AEBtako "mundu errealera" itzultzeko unea iristear baidute, biak berriz ere egunerokotasunean murgilduz...
Aktoreak aldatu
- Chris McKinley: Joshua Jackson
- Adela: Leonor Varela
- Ryan: Timm Sharp
- Michelle: Ruthanna Hopper
- Riccardo: Dennis Hopper