Ambrogio Lorenzetti
Ambrogio Lorenzetti (Siena, 1285-1290 aldean - Siena, 1348ko ekainaren 9a) italiar margolaria izan zen, Pietroren anaia gaztea. Hasieran, Florentzian egin zituen lan batzuk, baina 1332az geroztik Sienan aritu zen. Sienako eskolako margolari garrantzitsuenetako bat izan zen.
Ambrogio Lorenzetti | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Siena, 1290 |
Herrialdea | Sienako Errepublika |
Heriotza | Siena, 1348ko ekainaren 9a (egutegi gregorianoa) (57/58 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: izurri bubonikoa |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Duccio |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Siena |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Sienako eskola |
Bizitza eta lanak
aldatuGorde den Ambrogioren lan zaharrena 1319an margotutako Ama Birjina bat da, Florentziatik gertuko Vico d'Abateko parrokian dagoena. Lan horretan ikusten da Ambrogiok, ziur aski, Giottoren Florentziako jarraitzaileekin ikasi zuela margotzen. Pietroren kasuan ez bezala, ez da Duccioren eraginik nabaritzen Ambrogioren margolanetan. 1326 aldera, anaia Pietrorekin aritu zen Sienako San Frantzisko komentuko freskoetan. 1332 inguruan Florentzian zegoen, eta han margotu zuen gaur Uffizi Galerian dagoen Ama Birjina, San Nicola eta San Procolo triptikoa eta San Nicola di Bariren bizitzako lau pasarte.
Handik hamar bat urtera hasi zen Sienako Jauregi Publikoko Bederatzien Aretoko freskoak pintatzen. Hiriko eta landako gobernu onaren eta tzarraren alegoriak eta eragiteak (Allegoria del Buono e Cattivo Governo e dei loro Effetti) izeneko fresko bikain eta ospetsu horiek, artearenetik ez ezik, ikonografiaren eta dokumentuen ikuspegitik ere berebiziko interesa dute. Jauregi bererako egin zuen Maestà bat 1340an. 1342koa da, berriz, Florentziako katedraleko San Kreszentzioren aldarerako margotu zuen Tenpluko aurkezpena (Uffizi Galeria). 1344 ingurukoak dira Sienako Pinakotekan dagoen Iragarpena, eta Massachusettseko Cambridgeko Fogg Art Museumen dagoen Gurutziltzatze bikaina.
Anaia Pietro bezala, 1348ko izurritean hil zela uste da.
Iruditegia
aldatu-
Storie di san Nicola: Miracolo del bambino risuscitato, 1332 aldean, San Procolo eliza, Florentzia -
Triptikoa, 1332, San Procolo eliza, Florentzia
-
Personificazione della Pace, Allegoria del Buono e Cattivo Governo e dei loro Effetti freskoko xehetasuna, 1338-1339, Jauregi Publikoa, Siena. -
Jesusen aurkezpena, 1342, Uffizi Galeria, Florentzia
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/02/18 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.