Amblin'
Amblin' 1968ko Steven Spielberg estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako amodiozko drama laburmetrai film bat da. Spielbergen 35 mm-ko lehenbiziko filma izan zen. Laburmetraiak 26 minutu irauten ditu.
Amblin' | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1968 |
Izenburua | Amblin' |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta film erromantikoa |
Iraupena | 26 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Malibu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Steven Spielberg |
Gidoigilea(k) | Steven Spielberg |
Ekoizpena | |
Edizioa | Steven Spielberg |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Michael Lloyd |
Argazki-zuzendaria | Allen Daviau |
1960ko hamarkadaren bigarren erdialdeko hippie kultur edo gazte mugimenduan girotua dago. Film honek Spielbergek sortu zuen Amblin Entertainment ekoiztetxeari izen eman zion.
Filmak isiltasuna errekurtso modura erabiltzen du, honi gitarra akustikoaren doinuak hasieratik amaieraraino lagunduz.
Argumentua
aldatuMutil eta neska gazte (Richard Levin eta Pamela McMyler) batzuk basamortuan ezagutu eta elkarrekin bidaiatzea erabakiko dute. Basamortutik abiatu eta Kaliforniako kostaldera autostop eginez bidaiatuko dute, baina berezitasun batekin, elkarri hitz egin gabe.
Neskak mutila hippie bat dela uste du eta harekiko erakarpena sortuko zaio, horregatik drogak probatzea eta lo-zakuan sexu harremanak izateaz irakokiko dio. Ondoren, bi gazteak hondartza paradisiko batera iritsi eta bertan mutilak surf taila batekin olatuetan barna ibiliko da, neskak une hori mutilaren gitarra kaxa arakatzeko aprobetxatuko du. Mutilak dituen objetuen artean hippiekin zerikusia duen ezer ez dagoela ikustean harengatik lilura galdu eta abandonatu egingo du.
Aktoreak
aldatu- Richard Levin: Mutil gaztea
- Pamela McMyler (Pam McMyler izenaz): Neska gaztea
- Henry Axelrod: Porsche autoaren gidaria
Kanpo estekak
aldatu