Amanita submembranacea

Amanita submembranacea Amanitaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ondo eginda jan daiteke, baina toxikoa da gordinik (toxina termolabilak). Ez da oso haragitsua, baina oso zapore atsegina du.

Amanita submembranacea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAmanitaceae
GeneroaAmanita
Espeziea Amanita submembranacea
Gröger, 1979

Sinonimoak: Amanitopsis submembranacea, Amanitopsis subalpina, Saproamanita vittadinii.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 4 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, oboide-kanpai itxurakotik lau-ganbilera titi kamuts batekin. Kapelaren azala leuna, distiratsua, marroi-oliba kolorekoa, bolba-plakaren zuri-gris koloreko arrasto lodiekin eta ertza ildaskatua eta kolore argiagokoa.

Orriak: Libreak, lamelulekin, zurixkak tonu arrosa kolorekotik kremara doan kolorekoak eta ertz flokosoa.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 7 eta 12 cm bitarteko garaierakoa, liraina, barnehutsa, goian mehetua, zuria, helduaroan bistre-olibaz jaspeztatua. Oinarri klabiformea mintzezko bolba zabal batekin, zuria, gris kolorerako joerarekin. Eraztun gabe.

Haragia: Zuria, mehea, hauskorra. Fenolarekin marroi-txokolate kolorea ematen du. Espora-jalkina zuria.[2]

Etimologia: Amanita grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa, kontzeptu orokor gisa.

Jangarritasuna

aldatu

Jangarria , baina kontu handiz ibili beharrekoa.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Amanita battarrae eta Amanita umbrinolutea delakoek, ez dute bolba-hondarrik kapelan. Kontuz eraztuna galdu duen Amanita phalloides hilgarriarekin nahastearekin (Amanita vaginata azpigeneroaren arriskua).[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean. Bakarka edo talde txikietan. Mendiko koniferoetan. Batzuetan ahabia mikorrizatzen du. Lurzoru azidoetan.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Islandia, Europa, Errusia, Japonia.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 294 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Amanita submembranacea: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu