Amanita flavescens Amanitaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Amanita flavescens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAmanitaceae
GeneroaAmanita
Espeziea Amanita flavescens
Contu, 1988
BasionimoaAmanitopsis vaginata var. flavescens

Sinonimoak: Amanitopsis vaginata var. flavescens, Amanita contui.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 4 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, kanpai itxurakoa, gero ganbila, hori-laranja kolorekoa eta ertza oso ildaskatua.

Orriak: Estu, sabeldunak, libreak, zuriak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Oso liraina, zilindrikoa, goialdean mehetua, zuria, pixka bat jaspeztatua. Bolba zuria ertz markatuekin, garaia.

Haragia: Zuria, hauskorra.[2]

Etimologia: Flavescens epitetoa latinetik dator, horia esan nahi duen “flavus” hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Amanita vaginata guztiak bezala jangarria. Ondo egosi behar dira.

Nahasketa arriskua

aldatu

Amanita fulva eta Amanita crocea aldaerekin nahas daiteke.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean. Hostozabalen basoetan. Ez oso ohikoa.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 25 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Amanita flavescens: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu