Amanita beckeri Amanitaceae familiako perretxiko jangarria da.[1]

Amanita beckeri
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAmanitaceae
GeneroaAmanita
Espeziea Amanita beckeri
Huijsman, 1962

Deskribapena

aldatu

Kapela: 6 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, hemisferikoa, ez du kanpai itxurarik, gero ganbila eta zabaldua, arre okre antzeko kolorekoa, errezelaren hondar zuriz apaindua, ertza garbi ildaskatua.

Orriak: Estu, zabalak, zuriak, hankara borobilduak.

Hanka: 10 eta 15 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 2 cm bitarteko diametrokoa, zilindrikoa, apur bat mehetua kapelara, zuria, luzera osoan zehar zerrendak marrazten dituzten errezelaren hondakin oso nabarmenekin, arrexka argi kolorekoa. Bolba ez oso altua, orka zuriarekin, baina arrexkarako joerarekin.

Haragia: Zuria, usain eta zapore nabarmenik gabe.[2]

Etimologia: Amanita terminoa grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta, Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa kontzeptu orokor gisa. Beckeri epitetoa pertsona izenetik dator.

Jangarritasuna

aldatu

Jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Amanita strangulata-ren antza izan dezake, baina honek, kolore gris-marroiagoa du.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean. Hostozabalen basoetako espeziea da, kare-lurretan, Mediterraneoko eskualdeetan hazten da.

Banaketa eremua

aldatu

Europa, Txina.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 23 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Guia de Setas y Hongos de Navarra.
  4. Amanita beckeri: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu