Amanita abietinum
Amanita abietinum Amanitaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Amanita abietinum | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Amanitaceae |
Generoa | Amanita |
Espeziea | Amanita abietinum E.-J.Gilbert, 1929 |
Sinonimoak: Amanita pantherina var. abietinum, Amanita abietum.
Deskribapena
aldatuKapela: Haragitsua, ganbil-laua, 15 cm arteko diametrokoa, likatsu samarra, leuna eta distiratsua, arre-sepia kolorekoa, geroago arre-arrosakara kolorekoa, garatxo zuri txikiekin, iheskorrak. Ertza, luzaroan leuna (pixka bat ildaskatua amaieran bakarrik).
Orriak: Estu, sinuatuak, solteak, nahiko zabalak, zuriak, meheak.
Hanka: Betea, gero muindun-barrubetea, lodia eta sendoa, goialdean pixka bat mehetua, eraztunean fin-fin flokosoa, pikortsua behealdean, bolba lodia, oboidea, garbi marjinatua. Eraztun zabala eta mintzezkoa, zabala, ez ildaskatua, gero kapelaren kolore berekoa goialdean, iraunkorra.
Haragia: Lodia, nahiko biguna, zuria, zapore gozokoa eta biroso edo errefauaren usain antzekoarekin.[2]
Etimologia: Amanita terminoa grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta, Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa kontzeptu orokor gisa. Abietum epitetoa latinetik dator, izeia esan nahi duen “Abies” hitzetik. Bere habitatagatik.
Toxikotasuna
aldatuToxikoa, Amanita pantherina bezala. Intoxikazio neurotropikoa eragiten du.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuAmanita pantherina tipikoarekin nahas daiteke honek kapelaren ertzean ildaska nabariak izaten ditu, eta marjinatutako bolba ez du, besteak beste.
Sasoia eta lekua
aldatuGoiztiarra udan. Taldeetan mendiko izeien azpian.
Banaketa eremua
aldatuEuskal Herria, Frantzia.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 11 or. ISBN 84-282-0541-X (T.3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 162 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ Amanita abietinum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.