Amaiurko batailaren eskultura

Amaiurko bataila eskultura Tolosako Amaiur parkean kokatuta dago eta bere egilea oraindik ez da ezaguna.

Amaiueko bataila
Amaiurko bataila

Egitura aldatu

Harriz egindako eskultura bat da, bertan sinbolo batzuk (adibidez, lauburua) eta ezpata bat dago harrian landuak. Baita ere, beheko aldean Lauaxetak idatzitako testu bat dago plaka batean jarrita.

Arrazoia aldatu

Eskultura hau Nafarroaren omenez egin zen, Amaiurko batailaren ondoren. Amaiurko gaztelua Nafarroan zegoen, etsaiek konkistatu zutenean hura eraistea agindu zuten eta harria saldu ere egin zuten. Tolosako Udalak parkeari Amaiur deitu eta eskultura hori jartzeko agindu zuen.

Lauaxeta aldatu

Laukiz, Bizkaian, 1905eko abuztuaren 3an jaio zen  eta  Gasteiz, Araban, 1937ko ekainaren 25an hil zen. Kazetaria eta euskal idazlea izan zen. Amaiur gaztelu baltza olerkia idatzi zuen eta eskulturan txertatu zuten plaka baten bidez.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. Lauaxeta. 2024-01-04 (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).