Amaia Leon Etxaburu (Ondarroa, 1997) kirolaria da. [1]

Biografia aldatu

 
Amaia Leon Etxaburu

Txirrindularitzan hasi zen. 10 urterekin sartu zen Ondarroako Aurrera Txirrindulari taldean. 14 urterekin Durangoko “Ciclos Iturriaga” taldera joan zen, kadete mailan lehiatzera. 2013an Iurretako CAF Transport Engineering taldean egon zen eta 2014an Durangoko Txirrindulari Elkarteko Beste Alde-Orue eskolan.

Selektibitate garaian, lehiaketa albo batera utzi eta urtebete bizikleta hartu gabe egon zen. Berriro bizikleta utzi eta 2016an berrartu zuen. 2017an Ondarroako Koaxi Triatloi Taldean sartu zen. Zarautzeko triatloian estreinatu zen. Horrenbestez, txirrindularitza ezezik, aringa-aringan eta igeriketan ere trebatu zen.

Lesioen ondorioz, lehiaketak alde batera utzi ditu. Gaur egun, Gasteizen bizi da eta Donostiako Deustuko Unibertsitatean Fisioterapiako Gradua ikasten dabil.

Bizikletan ibiltzen jarraitzen du, lehiaketetan parte hartu barik. Gasteiz inguruan ibiltzen da bizikletarekin eta bertako emakume txirrindulariekin batera irteten da errepidera.

  1. «Bizikleta gainean inoiz baino gusturago» 11barri (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).