Amaia Bono

antzerki aktorea

Amaia Bono Jiménez (Gasteiz, Araba, 1989ko abenduaren 11) antzerki aktorea da.

Amaia Bono

Bizitza
JaiotzaGasteiz1989ko abenduaren 11 (34 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaUNED Gizarte Hezkuntzako Gradua
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakantzerki aktorea eta gizarte hezitzailea

Biografia aldatu

Formakuntza aldatu

Arte Dramatikoko ikasketekin (TAE. Gasteiz) UCLMk Praktika Eszenikoko eta Ikusizko Kulturako Masterra egin du, Ekitaldiak eta Kultura Espazioak Kudeatzeko Masterra ere egina du eta Gizarte Hezkuntzan graduatu da UNEDen.[1]2020an Experta en género y estudios culturales NUPtik.

Artista ibilbidea aldatu

Amaia Bonok Eszena Arte Tailerrean ikasi zuen eta bi urtetan zehar Parasite Kolektiboaren Antzerki Ikerketa Laborategian parte hartu zuen; UCLM-en Antzerki Praktikan eta Ikusentzunezko Kulturan master-ikasketak egin zituen; eta UNED-en Gizarte-Heziketan graduduna da. Save The Children, Amnistia Internacional edo Asve elkarteekin, arte eszenikoetatik gizarte-eraldaketarako proiektuak gidatuz lan egin eta gero, gaur egun antzerki lengoaia berrien bilaketan dago murgilduta.[2]

Bere ibilbide profesionalaren azken aldian artista egoiliarra izan zen Gasteizko Baratza Aretoan eta Madrilgo Duque Kondearen Zentroan, ACT Festival 2019 (Bilbo) jaialdiak aukeratutako Ahora Ya proiektuarekin. Artearekin lan egin du, Murtziako Parraga Zentroan garatutako Torre de Babel proiektuko koordinazio-taldeko kide gisa. Proiektu horrekin Madrilgo Matadero nabeetan garatutako AprenDanza (Lova) programan ere parte hartu zuen prozesuen bideratzaile gisa. Damián Montesdeocarekin batera Cuando las Cobras Cosan Sentido, hizkuntzaren aukeren inguruko lan eszenikoa sortu zuen, Gasteizeko 150gr jaialdian programatu zena eta Donostiako Tabakaleran, Katapultako topaketan, lan honekin Cibeles eta Pedagogia Ikustezinak zentroak Levadura programarako sortzaile gisa hautatu zuten, sorkuntza garaikidearen bidez lehen hezkuntzako ikasleekin hizkuntza-gaitasunak lantzeko.Ikertzaile independente gisa eta Gazte Sortzaileentzako INJUVE laguntzari esker, Momentum lanean jarri du arreta, MPECen esparruan hasitako ikerketa eszenikoaren barruan. [1]

Lanak aldatu

  • La repetición. [3][4]
  • Torre de Babel
  • Momentum. [5]
  • Ahora, ya. [6]
  • Cuando las Cobras Cosan Sentido.[7]
  • Belarriprest.[8]

Sariak eta bekak aldatu

  • Levadura programatik saria jaso zuen, Programa de residencias de creadores en escuelas sailean.[9]
  • 2018an Getxoarte saria jaso zuen Ahora, ya antzezlanagatik.
  • 2021ean Eusko Jaurlaritzak beka eman zion Tropezar dos veces (La Repetición) ikerketa lana egiteko.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Amaia Bono. .
  2. «Antzerki ikerketa eta sormena tailerra (Amaia Bono) - kulturaraba - web.araba.eus» www.kulturaraba.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-25).
  3. «'La repetición', de Amaia Bono y Damián Montesdeoca» www.lacasaencendida.es (Noiz kontsultatua: 2021-10-25).
  4. «DAMIÁN MONTESDEOCA Y AMAIA BONO | MACBA Museo de Arte Contemporáneo de Barcelona» www.macba.cat (Noiz kontsultatua: 2021-10-25).
  5. «Amaia Bono y Damián Montesdeoca llevan a El Albéitar ‘Momentum’, una acción teatral que reflexiona sobre cómo vivimos el tiempo» TAM-TAM PRESS 2020-09-30 (Noiz kontsultatua: 2021-10-25).
  6. «Entradas de conciertos, Ahora_ya – Amaia Bono [MoverMadrid *»] TomaTicket (Noiz kontsultatua: 2021-10-25).
  7. «'Cuando las cobras cosan sentido' + 'Yo mismo' + 'Coño' + 'Aspects' + 'I'm a survivor'» www.kulturklik.euskadi.eus 2021-06-16 (Noiz kontsultatua: 2021-10-25).
  8. «Eskultura, gorputzaren tolesetan» Berria 2024-02-24 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  9. ARTEINFORMADO. (20181107). «Amaia Bono. Artista» ARTEINFORMADO (Noiz kontsultatua: 2021-10-25).

Kanpo estekak aldatu