Altuna Portu etxea
eraikitako euskal ondare nabaria Azkoitian
Altuna Portu etxea Gipuzkoako Azkoitia udalerrian dagoen jauregi bat da. 1964ean Gipuzkoako kultura ondasuna izendatua izan zen. Herrigunean eta Azkoitiko Alde Zaharraren alboan dago, Kale Nagusitik ateratzen den aldapatxo batetik etxea inguratzen duen harlanduzko horma eta burdinezko bi atedun sarrera bertaratzen da. Bere azpialdean Zumarragara doan errepidea eta Urola ibaia daude, eta ibaiaren bestaldeko ertzean Jausoro etxea.
Altuna Portu etxea | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Alde Zaharra (Azkoitia) | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Azkoitia |
Koordenatuak | 43°10′35″N 2°18′54″W / 43.17643°N 2.31491°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa pizkundetar arkitektura arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0001470 |
5 | |
Etxe hortakoa zen Manuel Ignacio Altuna Portu ilustratu ezaguna.[1]