Altsasu (gau hura)
Altsasu (gau hura) Amets Arzallus eta Marc Parramonek zuzendutako film dokumentala da, 2021ean ekoiztua.
Altsasu (gau hura) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2021 |
Izenburua | Altsasu (Gau Hura) |
Jatorrizko hizkuntza | euskara gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria eta Katalan Herriak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala |
Hizkuntza | euskara eta gaztelania |
Iraupena | 80 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Marc Parramon (en) Amets Arzallus |
Gidoigilea(k) | Amets Arzallus |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Mursego |
Argazki-zuzendaria | Marc Parramon (en) |
Argumentu nagusia | Altsasu auzia |
|
Altsasuko gazteen auziko bi errealitate islatzen ditu lanak: batetik, egunkarietan hizki larriz dakarrena, eta, bestetik, auziko protagonistetako batzuen egunerokoa hizki txikiz dakarrena. Iñaki Abad tabernari eta auzipetua, eta Bel Pozueta Adur Ramirez auzipetuaren ama dira protagonista nagusiak. Haiekin batera, presentzia nabarmena du baita ere Aritz Leozen ahotsak —Abaden lagun ona da Leoz—.[1]
Dokumentala Massa d'Or eta Marmoka Films ekoiztetxeek produzitu dute, TV3rekin elkarlanean. EiTBren, Kataluniako Generalitatearen eta Altsasuko Udalaren babesa du.[1]
Erreferentziak aldatu
- ↑ a b Urkizu, Urtzi. (2022-01-17). «TV3ek Amets Arzallusen 'Altsasu (gau hura)' dokumentala emango du bihar» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.