Alluts, Aillutz edo Allux Hernioko mazizoaren iparrekialdean kokaturiko haitza eta parajea, Alkizako udalerrian. Kareharrizko haitzaren altitudea 687 m-koa da. Haitzaren iparraldeko aldeak 50 m inguruko amildegi bertikala osatzen du; hegoaldekoak, aldiz, apenas du altitude-diferentziarik gertutik pasatzen den bidearekiko. Pagadi ederra dago parte horretan[1].

Alluts
Datu orokorrak
Garaiera687 m
Motahaitz
Geografia
Map
Koordenatuak43°09′49″N 2°07′07″W / 43.16362013°N 2.11847305°W / 43.16362013; -2.11847305
MendikateaHernioko mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeTolosaldea
UdalerriaAlkiza

1811 arte Alluts udal jabegoko lurra izan zen, baina urte horretan udalak enkantean jarri zituen beste 176 herri-sailekin batera. Herriko udal artxiboan agertzen denez, hariztia zen orduko baso nagusia[2].

Erreferentziak aldatu

  1. Aranburu Ugartemedia, Pello Joxe. (2006). Toponia III, Arana aldea. Oilategitik, 31-34 or..
  2. Aranburu Ugartemendia, Pello Joxe. (2003). Alkiza. Auzo eta hiribilduaren azterketa historikoa (1348-1950). Alkizako udala, 289-290 or. ISBN 84-606-3058-7..

Kanpo estekak aldatu