All Quiet on the Western Front
All Quiet on the Western Front 1930an Lewis Milestonek zuzendutako filma da, Erich Maria Remarqueren izen bereko eleberrian oinarrituta.
ArgumentuaAldatu
Filmak alemaniar ikasle talde baten istorioa azaltzen du. Hauek, hitzaldi abertzaleek burua berotuta, Lehenengo Mundu Gerraren frontera joan ziren. Hala ere, pixkanaka-pixkanaka, gudaren mamia ezagutuko dute.
PertsonaiakAldatu
Antzezle | Pertsonaia |
---|---|
Richard Alexander | Westhus |
Ben Alexander | Franz Kemmerich |
Lew Ayres | Paul Bäumer |
William Bakewell | Albert Kropp |
G. Pat Collins | Bertinck tenientea |
Owen Davis, Jr. | Peter |
Russell Gleason | Müller |
Harold Goodwin | Detering |
Scott Kolk | Leer |
Arnold Lucy | Professor Kantorek |
Beryl Mercer | Mrs. Bäumer - Paulen ama |
Walter Rogers | Behn |
Slim Summerville | Tjaden |
Louis Wolheim | Stanislaus Katczinsky |
John Wray | Himmelstoss |
Filma AlemanianAldatu
1930eko abenduan, All Quiet on the Western Front film estatubatuarra estreinatu zen Alemanian. Naziek eta eskuin muturrak gogor egin zion kontra, gerraren alferkeria eta izugarrikeria erakusten zuelako. Joseph Goebbelsek bere jarraitzaileak bidali zituen proiekzioa boikotatzera eta ikustera zihoazen juduei erasotzera. Hurrengo egunetan, protesta-manifestazioak hasi zituzten, eta poliziarekin kale-borroketan hasi ziren. Azkenean, filma debekatu egin zuten «alemaniar ospea arriskuan jartzeagatik», eta debekua Goebbelsek arrakasta handitzat jo zuen.[1]
ErreferentziakAldatu
- ↑ Reuth, Ralf Georg (1990). Goebbels. Munich: Piper. ISBN 978-3-492-03183-7. OCLC 22843146. [1].