Aliota Gavia generoko hegazti igerilaria da, hankak ahatearen gisara dituena. Isatsa laburra izaten du, mokoa eta hegoak motzak. Urpean oso igerilari trebea izaten da. Lurralde hotzetako itsasertzetan bizi da, eta arrainak jaten ditu.[1]

Aliota
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaGaviiformes
FamiliaGaviidae
Generoa Gavia
Forster, 1788

Taxonomia Aldatu

Gavia Gaviidae familia monotipikoaren kide bakarra da (era berean, egun Gaviidae Gaviiformes ordena monotipikoaren kide bakarra ere bada). Filogenetikoki, lau espezieek osatutakoa da[2]:

Aliota artikoak Ozeano Barean azpiespezie bat du: Gavia arctica pacifica. Batzuen ustez gavia pacifica besterik ez da eta beste espeziea osatzen du.

Hiru aliota espezie Euskal Herrian bizi dira.

Erreferentziak Aldatu

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Olson, Storrs L.. (1985). Section X.I. "Gaviiformes". in: Avian Biology 8., 212-214 or..


Kanpo estekak Aldatu


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.