Alice Constance Austin

arkitekto estatubatuarra

Alice Constance Austin, (Chicago, Illinois, 1862ko martxoaren 24a - Inglewooden (Kalifornia) 1955eko abenduaren 17a) estatubatuar arkitektoa, urbanista, diseinatzailea, feminista erradikala eta sozialista izan zen.[1]

Alice Constance Austin
Bizitza
JaiotzaChicago1862ko martxoa
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaInglewood (Kalifornia)1955eko abenduaren 17a (93 urte)
Jarduerak
Jarduerakdiseinatzailea, arkitektoa eta Urbanista (en) Itzuli
Lan nabarmenak

Lehen urteak aldatu

Joseph B. eta Sarah L. Austin zituen guraso. Ez bazuen hezkuntza formalik jaso ere, arkitekto, urbanista eta diseinatzaile kontsideratua da. Bere ideia arkitektonikoek lotura zuten feminismo erradikalarekin eta sozialismoarekin: horiei atxikirik zegoen sutsuki.[2]

Llano del Río aldatu

Llano del Río kolonia da bere proiekturik ezagunena (1914), Antilopeen Haranean, Los Angeles iparraldean (Kalifornia). Lan honek eragina izan zuen hirien diseinuan eta hiri-plangintzan, nahiz eta inoiz ez zen erabat osatu kapital-eskasiagatik, bertako biztanleen artean sortu ziren arazoengatik eta eskualdean zegoen ur-eskasiarengatik. Kolonia 1918an abandonatu zuten.

Job Harriman abokatu sozialistak Austin kontratatu zuen 1910ean, Palmdalen (Kalifornia) komunitate parte-hartzaile bat eraikitzeko. Abokatua Los Angeleseko intendentziarako aurkeztu zen, baina hauteskundeak galdu zituen. Orduan hasi zen bere ametsa eraikitzen: lur desertiko hortietan kolonia kooperatibo bat sortzea. Austin liluratu zuen bere ekimenarekin, eta Austinen kontzeptu feministek osatu zituzten Harrimanen ideia sozialistak: biek bilatzen zuten berdintasun soziala erabat patriarkala zen gizarte batean. Patriarkatua eta gizarte-hierarkia zalantzan jarriko zituen hiri-mota berri bat eraiki asmo zuten. Zirkulu-forman antolatuta, Austinen planak hainbat eraikin aurreikusten zituen, hala nola, administraziokoak, jatetxeak, elizak eta eskolak. Ikuspegi berritzaile zeharo feministatik pentsatuta, etxeak sukalderik gabe planifikatuta zeuden (kitchenless house), hormetan sartutako altzari praktiko eta funtzionalen diseinua, ohe tolesgarriak eta tapizen ordez zoru erradiatzailea, eta haurtzaindegi asko zeuden, etxeko lanen karga murrizteko xedearekin. Lurrazpiko tunelen sistema bat izango zuen zerbitzu komunetara iristeko, hala nola garbitegia, osasundegia, sukaldea eta janari ematea, horniduren garraioa. Austinen kontzeptu feministek Harrimanen ideia sozialistak osatzen zituzten. Llanoko kooperatiba elkartea ez zen inoiz erabat osatu, baliabideak eta ura eskas zituztelako. Konbentzituta zegoen emakumeen etxeko eta familiako lanak gutxituz, antolatuz eta erraztuz gero, bizitza publikoan osoki sartzeko aukera izango zutela.[3]

Llano del Río amerikar sozialismoko kasu arrakastatsu bat izan bazen ere, komunitate berdinzale eta ez-arrazista gisa huts egin zuen de nolabait. Biztanle berriak biltzeko deialdiek egiazko mezu sozialista bat transmititzen zuten: “Askatasunerako sarbide bat ekintza kooperatiboaren bidez”. Baina, halaber, adierazten zuten kanpo gelditzen zirela “beltzak, hinduak, mongoliarrak eta malaysiarrak”, arrazak nahastea ez zela egokia iritzita. Hori gertatu zen arraza-jatorri askotariko pertsona eta familia anitzek destino bat bilatzen zuten unean, hiri handietatik kanpo, komunitate berri horien parte izateaz interesaturik. Bestalde, komunitatearen gizarte antolaketak konplikazioak izan zituen biztanleak gehitu ahala. Taldeak, botere-borrokak, bilera sekretuak, Harrimani erasoak komunikabide indartsuen bidez, hala nola The Times. Gainera, Lehen Mundu Gerrak gizonezko biztanle gehienak eraman zituen. Horri gutziorri gehitu behar izan zitzaion kapital- eta ur-eskasia. Hasi eta lau urtera amaitu zen proiektua.[4]

Eraginak aldatu

Llano del Río proiektuak, bururaino eraman ez bazen ere, AEBko hirigintza sakonki markatu zuen. Austenen lanak eragina izan zuen gutxieneko soldata, gizarte segurantza, egoera zailean dauden emakumeentzako etxebizitza sozialak, ongizatea eta osasun-laguntza unibertsala bezalako gaietan.[4]

1935ean, Austinek La prochaine étape: comment planifier confort, esthétique et paix en réduisant les déchets (Hurrengo etapa: nola planifikatu konforta, estetika eta bakea hondakinak murriztuz) argitaratu zuen.[5]Sozialismoari buruzko gogoetak, Llano del Ríoko proiektuaren zailtasunak eta hirigintzari buruzko ideiak izan zituen aipagai. Bere obra eta konpromiso feministagatik, gutxieneko soldataren, gizarte-segurantzaren, diruz lagundutako gelen eta gisakoen aurrerapen soziala sustatu zuen.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. Acte de décès d'Alice Constance Austin. . - Note. Dans l'acte de décès on mentionne ses dates de naissance et de décès ainsi que son lieu de décès, on ne connait pas le lieu de sa naissance.
  2. Txantiloi:Cita libro
  3. Txantiloi:Cita publicación
  4. a b Txantiloi:Cita web
  5. https://www.jstor.org/pss/3173026
  6. American Utopia: A Brief History of Llano del Rio Cooperative Colony

Kanpo estekak aldatu