Ireki menu nagusia

Alfreð Finnbogason (Grindavík, Islandia, 1989ko otsailaren 1a-) futbolari islandiarra da, Real Sociedadean aurrelari gisa jokatu zuena.

Alfreð Finnbogason
Alfreð Finnbogason 2018 (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotza Reykjavik1989ko otsailaren  1a (30 urte)
Herrialdea  Islandia
Jarduerak
Jarduerak futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Breiðablik UBK2007-20104328
Flag of None.svg Iceland national under-21 football team2009-2011115
Flag of None.svg Islandiako futbol selekzio nazionala2010-
Flag of None.svg KSC Lokeren2011-2012224
Flag of None.svg SC Heerenveen2012-20146553
Flag of None.svg Helsingborgs IF2012-20121712
600px Bianco e Blu (Strisce).png Real Sociedad2014-2015252
Flag of None.svg Olympiacos F.C.2015-201672
Flag of None.svg FC Augsburg2016-
 
Posizio edo espezialitatea aurrelaria
Kirol zenbakia 7
Pisua 78 kilogramo
Altuera 184 zentimetro
alfredfinnbogason.com
Hau islandiar izen bat da: azken izena ez da abizena, patronimikoa baizik. Pertsona hau deitzeko bataio-izena erabiltzen dute.

IbilbideaAldatu

Finnbogason Grindavíken jaio zen baina haurtzaroko bi urte Eskozian pasa zituen. Hainbat klubetako gazte mailetan aritu zen 2008an Breiðablik UBKrekin debut profesionala egin arte. 2009 denboraldian gazte hoberena bozkatu zuten islandiar ligako jokalariak. Urte berean Islandiako futbol kopa irabazi zuen Breiðablikin. 2010ean jokalari hoberena bozkatu zuten islandiar ligako jokalariak.

Islandiatik kanpoAldatu

2010ean Lokerenek sinatu zuen Finnbogason. Belgikako ligan ez zuen minutu asko jokatu eta 2012an Helsingborgs IF klub suediarrera lagatu zuten. 2012ko udan SC Heerenveenek sinatu zuen. Herbehereetako futbol txapelketan Finnbogason goi-mailako aurrelari gisa ezarri zen. 2014ko udan Real Sociedadek Finnbogason sinatzeko aurreakordioa lortu zuen.[1]

Selekzio nazionaleanAldatu

2009 eta 2011 artean 21 urte azpiko selekzio islandiarrarekin jokatu zuen. 2010ean selekzio nazionalarekin debuta egin zuen.

ErreferentziakAldatu