Helsingborgs IF

Helsingborgs IF (izen osoa Helsingborgs Idrottsförening) Suediako Helsingborg hiriko futbol taldea da. 7 aldiz irabazi du Suediako liga eta 5 aldiz kopa.

Helsingborgs IF
Sorrera1907
Futbol zelaiaOlympia
edukiera: 16.500 lagun
inaugurazioa: 1898 (1997an berriztua)
PresidenteaSuedia Sten-Åke Tjärnlund
EntrenatzaileaSuedia Jörgen Lennartsson
LigaAllsvenskan (1. maila)
202015.a
Webguneahttp://www.hif.se/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

HistoriaAldatu

1907an hiriko Svithiod eta Stattena taldeek bat egitean sortu zen. Taldearen "urrezko aroa" 1929ko txapelketarekin hasi zen. Lehen bi urtetako garaipenak ofizialak ez diren arren urte haietan Suediako talde onena bihurtu ziren 5 txapelketa eta kopa bat irabaziz.

1998an Åge Hareide entrenatzaile norvegiarra fitxatu zuen eta liga eta kopa bana eskuratu zituen ia sei hamarkada beranduago. 2006an Henrik Larsson entrenatzailea fitxatu zuen eta sasoi berri bati eman zion hasiera. Ordutik hiru kopa, liga bat eta bi superkopa lortu ditu. 2011ean urte bikaina izan zuen hiru txapelketak irabaziz, 2016an ordea maila galdu zuen. 2018an 2. maila irabazi eta maila gorenera itzuli da.

PalmaresaAldatu

Suedian: 14Aldatu

  • Suediako Liga (7): 1929*, 1930*, 1933, 1934, 1941, 1999, 2011.
    • 1929 eta 1930ko ligak ez dira ofizialak.
  • Suediako Kopa (5): 1941, 1998, 2006, 2010, 2011.
  • Suediako Superkopa (2): 2011, 2012.

Kanpo estekakAldatu