Sir Alexander MacKenzie (Eskoziako gaeleraz: Alasdair MacCoinnich, 1764, Stornoway, Lewis, Kanpoko Hebridak1820ko martxoaren 12a, Dunkeldetik hurbil) eskoziar esploratzaile bat izan zen.

Alexander MacKenzie

Member of the Legislative Assembly of Lower Canada (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaSteòrnabhagh, 1764
Herrialdea Eskozia
HeriotzaDunkeld (en) Itzuli1820ko martxoaren 12a (55/56 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: Nefritisa
giltzurruneko gutxiegitasuna
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea
Jasotako sariak

Find a Grave: 73824616 Edit the value on Wikidata

Ipar Amerikan, gaur egungo Kanadako lurraldeetan barna burututako esplorazio handiengatik nabarmendu zen: 1789an, Athabaska aintziratik abiatuz, eta gaur egun bere omenezko izena daraman Mackenzie ibaia jaitsiz, Artikora iristea lortu zuen, horretarako guztiz basati eta ezezagunak ziren lurraldeetan zehar 4.800 kilometroko joan-etorriko bidai luzea gauzatuz; eta 1792-1793 denboraldian, Mexikotik iparraldera Ipar Amerika alderik-alde gurutzatu zuen lehenbiziko bidai transkontinentala amaitzea lortu zuen, Lewis eta Clark estatubatuarren espedizio ospetsuari 10 urte aurreratuz.