Aleurodiscus disciformis
Aleurodiscus disciformis Stereaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria .
Aleurodiscus disciformis | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Stereaceae |
Generoa | Aleurodiscus |
Espeziea | Aleurodiscus disciformis Pat., 1894 |
Sinonimoa: Thelephora disciformis.
Deskribapena
aldatuKarpoforoa: 0,5 eta 2 cm bitarteko diametrokoa; gorputz emankorrak, euskarriari oso itsatsita daude, erresupinatuak dira edo pixka bat proiektatu egiten dira goialdean, irregularrak, Stereum itxurarekin. Himenioa zurixka-grisaxka kolorekoa da, lehortzean pitzatu egiten da; proiektatutako goiko aldea arrexka da eta pixka bat zonatua.
Jangarritasuna
aldatuEz da jangarria.[2]
Nahasketa arriskua
aldatuAleurodiscus cerussatus delakoarekin nahas daiteke, hau ere zuri-grisaxka kolorekoa da, txilarretan eta beste zuhaixka batzuetan ateratzen delako bereizten da. Esporak ere bereizten dute.
Sasoia eta lekua
aldatuUrte osoan eta ohikoa haritz bizietan, talde txikiak sortuz.
Banaketa eremua
aldatuKanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Europa, Errusia, Mozambike, Hegoafrika, Japonia, Himalaiako eremua.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 578 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ Aleurodiscus disciformis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.