Izatez aleno propadienoaren izen arrunta da, baina aleno esaten zaio konposatu-familia bati zeinetan karbono-atomo batek lotura bikoitz bana duen ondoko bi karbonoekin. Produktu natural ugarik agertzen dute aleno funtzio-taldea[1].

Fukoxantina, karotenoideen artean ugariena, alga marroien kloroplastoetan argia xurgatzen duen pigmetua da. Aleno funtzioa du bere egituran

Azken hamarkadotan alenoak asko erabiltzen ari dira sintesi organikoan oso bertsatilak direlako eta erreakzio korapilatsuetan balia daitezkeelako selektibitate egokiarekin eta urrats-kopuru txikiarekin. Halaber, estekatzaile gisa baliatzen dira koordinazio-konposatuetan.

Ikus, halaberAldatu

- Kumuleno

ErreferentziakAldatu

  1. Modern allene chemistry. Wiley-VCH 2004 ISBN 978-3-527-61957-3. PMC 212141791. (Noiz kontsultatua: 2021-04-20).

Kanpo estekakAldatu