Lebensraum (alemanez bizi-eremua) Adolf Hitlerren eta ideologia naziren ideia politiko nagusienetakoa zen. Alemania naziren politika espantsionista eta ondorengo konkistak justifikatzeko balio zuen, Alemaniako populazioaren hazkundeak lurralde gehiago (Alemania Handia) eskatzen zuelako.

Lebensraum teoriaren aplikazioa.

Hitlerren Mein Kampf liburuan bertan adierazten da historia arrazen arteko borroka hilkorra eta amaigabea dela. Ideologia arrazista horretan eta gizarte-darwinismoan oinarrituta, arraza nagusiek arraza ahulagoak menderatzen dituzte. Eslaboak menpekotzat jota, alemaniarren hedapena ekialdera abiatzekoa zen. Hori dela eta, Bigarren Mundu Gerran ekialdean lortutako konkistetan, eslaboak (batez ere poloniarrak eta errusiarrak) hiltzea, herbesteratzea edo kontzentrazio- zein sarraski-esparruetara bidaltzea nazien Estatu-politika bihurtu zen. Honela, hustutako lurralde horiek alemaniarrekin birpopulatzekoak ziren.

« Alemaniako biztanleria bederatziehun mila pertsonatan hazten da urtero. Herritar berrien bataloi hori elikatzeko zailtasunak urtetik urtera areagotu egingo dira, eta azkenean, hondamendia gertatuko da, gosetearen eta pobreziaren arriskua eragozteko behar ditugun tresna eta baliabideak aurkitzen ez baditugu (...).

Gehiegizko biztanleria hori kokatzeko lurrak eskuratzeak abantaila handiak ematen ditu(...). Eta politika hori ezin da Kamerunen egin, Europan egin behar da ezinbestean (...) horregatik, nazionalsozialistek (...) gerraurreko politika koloniala eta merkataritza-politika alde batera utziko ditugu eta etorkizuneko lurralde-politikari ekingo diogu.

»
Adolf Hilter, Mein Kampf, 1925

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu