Alejandra Bueno

artista euskalduna

Alejandra Bueno (Gasteiz, 1987) artista bisuala, ikertzailea eta kultura-kudeatzailea da.

Alejandra Bueno

Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1987 (36/37 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Valentziako Unibertsitate Politeknikoa
Jarduerak
Jarduerakartista eta unibertsitateko irakaslea

alejandrabueno.art
Instagram: alejandrabuenoart Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Arte Eder gradua gauzatu zuen Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioa-Erandioko kanpusean eta Ikusizko Arteei eta Multimediari buruzko masterra egin zuen ondoren Valentziako Unibertsitate Poiteknikoan.[1] Gainera, artean doktoratua da unibertsitate berean, Experiencias artísticas en el espacio público izenburua duen tesiarekin.[2]

Bere ibilbide artistikoan zehar, nazioarteko arte erakusketa eta jaialdi ugaritan parte hartu du eta, gaur egun, bideo, argazki eta performance irakaslea da Ekuadorreko Arteen Unibertsitatean.[1] Gainera, Fem Tour Truck jaialdiaren sortzailea eta zuzendaria da, 2016. urtetik aurrera martxan dagoen bideoarte feministaren inguruko jaialdi ibiltaria. Era berean, Gerrilla Kulturala plataformaren sortzaileetako bat ere bada.[3] Halaber, esperientzia handia du ikus-entzunezko ekoizpenean eta arte eta teknologia bidezko hezkuntza didaktikoan.

Bere proiektuen baitan, gizartearen eta genero-ikasketen alde eratutako ekimenak nabarmentzen dira, besteak beste. Horrela, artea eraldaketa sozialerako tresna gisa erabiltzea da Alejandra Buenoren xedea.[4]

Irudi galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) Mujeres en las Artes Visuales, MAV. (2020). cv - Alejandra Bueno. .
  2. Bueno de Santiago, Alejandra. (2018-04-12). EXPERIENCIAS ESTÉTICAS EN EL ESPACIO PÚBLICO. Viviendo y educando a través del lenguaje audiovisual, el arte, y la tecnología en favor de la sociedad y los estudios de género. Universitat Politècnica de València (Noiz kontsultatua: 2021-09-10).
  3. (Gaztelaniaz) «Fem Tour Truck» Fem Tour Truck (Noiz kontsultatua: 2021-09-10).
  4. «Alejandra Bueno de Santiago» gizartesarea.org (Noiz kontsultatua: 2021-09-10).

Kanpo estekak aldatu