Alcanadre (ibaia)
(«Alcanadre ibaia» orritik birbideratua)
Alcanadre (arabierazko القناطر Al-Qanãțir- euskaraz: «zubiak»- izenetik ekarria)[1] Huescako probintziako ibaia da. Galardón mendilerroan du bere iturburua eta Cincan amaitzen da, Ballobar herriaren parean.
Alcanadre (ibaia) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Luzera | 147 km |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 41°37′03″N 0°12′20″E / 41.617367°N 0.205436°E |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arro hidrografikoa | Ebro ibaiaren arroa |
Bokalea | Cinca |
Iparraldetik hegoaldera doa, Guarako Mendilerroa eta Arroilen Natura Parkea zeharkatuz, izen bereko mendilerroaren ekialdean, eta bere ibilguak sakan eta arroila sakonak eratzen ditu, arroila-jaitsizaleek estimatzen dituzten eozenoko kareharrien artean. Kirol gisa jaitsi egiten duen Bara eta Bierge arteko Alcanadre ibaiaren sektorea lau zatitan banatuta dago: Gorgas Negras, Barrasil, Peonera Superior eta Peonera Inferior deituak. Hegoalderago, ekialderantz eta hego-mendebalderantz aldatzen da, Cincan itsasoratzen den arte.
ErreferentziakAldatu
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau Aragoiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |