Alberto López Basaguren

Alberto Lopez Basaguren» orritik birbideratua)

Alberto López Basaguren (Basauri, 1957) bizkaitar legelaria da. Politika Zientzietan eta, baita, Zuzenbidean Lizentziatua Madrileko Complutense Unibertsitatean. EHUn Doktore titulua eskuratu zuen eta bertoko zuzenbide konstituzionaleko katedraduna da. Euskararen Aholku Batzordearen kide izan da.

Alberto López Basaguren

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlberto López Basaguren
JaiotzaBasauri, 1957 (66/67 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Cambridgeko Unibertsitatea
Jarduerak
Jardueraklegelaria, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta politologoa
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Biografia aldatu

Ikasketak aldatu

Euskal Herriko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua eta Zuzenbidean doktore eta Madrilgo Complutense Unibertsitatean Zientzia Politikoetan eta Zuzenbidean lizentziatua. Cambridgeko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Visiting Scholar izan zen, eta 2011-2012 ikasturtean, unibertsitate bereko Clare Hall College-ko Visiting Fellow.

Katedra, ikerkuntza eta irakaskuntza aldatu

Modena, Florentzia eta Boloniako unibertsitateetan ikerlari aritu da, Italian, baita Estrasburgo eta Bordele (Frantzia), Ratisbona (Alemania), Montreal (Kanada) eta Edimburgheko (Eskozia) unibertsitateetan ere.

Hizkuntza Erregional edo Gutxituen Europar Gutunaren Adituen Komiteko kide da, baita Europar Kontseilukoa eta Euskararen Aholkularitza Kontseilukoa ere. Azken honetan Euskara XXI, Itun berri baterantz testuaren Ponentzia izkiriatzaileko kide izan zen.

Aniztasun lingustikoaren eta Espainiako sistema autonomikoaren inguruko gaiak jorratu ditu. Egun, EHU-n Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslea da Bizkaiko Zuzenbide Fakultatean eta Politika Zientzietakoan.


  Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.