Albariño
Albariño (portugesa: Alvarinho) Galiziako hegoaldearen eta Portugalgo iparraldearen ardo zurien mota bat da. Lehenengoak Rias Baixas jatorrizko izendapenaren barruan daude 1988tik eta bigarrenak Vinho verde izendapenean 1984tik.
Rias Baixas
aldatuPontevedrako probintzian hedatuta daude izendapen honen mahastiak, lau eskualde txikitan banatuta: Val do Salnés, Condado do Tea, O Rosal eta Soutomaior.
O Salnesen bereziki handia da ekoizpena, "Condes de Albarei" eta "Martín Codax" marka nagusiak izanda, eta Cambados eskualdeko hiriburua da ardo kontu hauetan.
Vinho verde
aldatuPortugalgo ipar-mendebaldean hedatzen dira ardo mota honetako mahastiak, Minho-Lima, Cávado, Ave eta Tâmega eskualdeak barne hartuz.
Ardo zurien artean, Alvarinhoz gain, Loureiro, Arinto edo Pedernã eta Trajadura motak daude.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Galizieraz)(Gaztelaniaz)(Ingelesez)Rias Baixas jatorrizko izendapenaren webgunea
- (Portugesez)Vinho verde izendapenaren webgunea