Alba de Tormesko gudua (1812)

Alba de Tormesko gudua Iberiar Penintsulako Gerraren barneko guda izan zen. 1812ko azaroaren 8tik 16ra gertatu zen Alba de Tormes herrian, Salamancako probintzian, Espainian. Alba de Tormes udalerria Salamancatik 20 kilometrora dagoen herri txikia da.

Alba de Tormesko gudua
Napoleondar Gerrak
Iberiar Penintsulako Gerra
Guduari buruzko grabatua
Data1812ko azaroaren 9tik 16ra
LekuaAlba de Tormes
EmaitzaAliatuen garaipena
Gudulariak
Frantzia Frantziako Lehen Inperioa  Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Portugal
 Espainia
Buruzagiak
Frantzia Jean de Dieu Soult Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua Wellington
Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua John Hamilton
Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua John Grant
Indarra
90.000 soldadu Ezezagunak
Galerak
Ezezagunak Ezezagunak

Frantziako Armada britaniar armada garaitzen saiatu zen, hauek erretiroa hartzen zuten bitartean. Wellington jeneralak burututako britaniar armadak haien atzera-egitea gelditu zuten Jean-de-Dieu Soult jeneralak burututako Frantziako armadaren pertsekuzioa gelditzeko nahian. Bien bitartean, gainerako britaniar armadako partaideak haien erretiraketarekin jarraitu zuten Coria eta Frenadako neguko kuarteletara heltzeko asmoz.

Guda aurretik aldatu

Britaniar armadak Burgos eta Madriletik Salamancara egindako erretira neguko kuarteletara heltzea helburu izanik, britaniar historia militarreko erretira nekagarri eta jasankorrenetarikoa izan zen.

James Grant idazlearen ustez, guda hau Frantziako armadak britaniar eta espainiar armaden kontra izandako gudarik gogorrenetarikoa izan zen.

1812ko azaroaren 8 eta 9a aldatu

1812ko azaroaren 8an izan zen ingelesak Alba De Tormesera iritsi ziren eguna, herri txiki honen azken ertza defendatzeko aginduak hartu zituen infanteriako bigarren dibisioko lehen brigadarekin.

Frantziako armada 90000 gizonez osatuta zegoen, britaniar armadak Hamilton jeneralaren brigada portugaldarraren eta espainiar brigadaren laguntza behar izan zuen bitartean.

Herriak aspektu hondatua eta izugarria aurkezten zuen. Haren biztanleek ihes egin zuten britainiarrenganako mesfidantzagatik eta frantziarrei beldur izateagatik. Iritsi bezain laster, britainiarrek zura bilatu zuten sua egiteko, haren arropa bustiak lehortzeko asmoz. Azaroaren 9ko egunsentian, ez zegoen etsaiaren bistarik, baina hala eta guztiz ere ingelesek martxa luzearen ondoren deskantsatzeko, jatekoa bilatzeko, herria zuen harresi zaharra berreraikitzeko eta trintxerak aitzurtzeko aprobetxatu zuten. Egun hartan ez zen frantziarren aldetik erasorik egon.

Atzerakadaren hasiera aldatu

Azaroaren 10eko gauean frantziarrak berriz elkartzen ziren bitartean, Wellington jeneralak Hamilton jeneralari gotorlekuetatik alde egitea agindu zion frantziarrek berriz ere eraso aurretik. Tresnak batu eta tropa britainiarrek herritik alde egin zuten ahalik eta azkarren.

Hala ere, aliatu guztiak ez ziren joan. Izan ere, John Grant tenientea eta beste 10 gizon herrian azken uneraino geratu ziren. Alba De Tormesen gazteluan kokatu ziren frantziarrei aurre egiteko zain.

Kanpo estekak aldatu