Alba Sotorra Clua

Kataluniar zinema zuzendaria

Alba Sotorra Clua (Reus, Katalunia, 1980) zinema dokumentalaren zuzendaria eta ekoizlea da. Besteak beste, lan hauek egin ditu: Miradas desveladas (2008), Qatar, The Race (2011), Game Over (2015), film dokumental onenaren Gaudí saria jaso zuena; eta Comandante Arian (2018), Gaudí sarietarako izendatua. 2020koa da Francesca i l'amor dokumental-luzemetraia.[1]

Alba Sotorra Clua

Bizitza
JaiotzaReus, 1980 (43/44 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakkatalana
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, zinema ekoizlea, film-muntatzailea eta film screenwriter (en) Itzuli

IMDB: nm5159658 Twitter: AlbaSotorra Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Sotorra Reusen jaio zen 1980an. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (2004), eta Kultura Ikasketen Europako Masterra du Tarragonako Rovira i Virgili Unibertsitatean (2007).

Alba Sotorra S.L. ikus-entzunezko produkzio-etxea sortu zuen. Hainbat herrialdetan lan egin, filmatu eta bizi izan da, batez ere Ekialde Ertainean, bereziki Sirian, Turkian, Iranen eta Qatarren.[2][3]

Gidoia idazteko eta dokumentalak zuzentzeko hainbat tailer antolatu ditu, besteak beste: SOURCES2 (2010), Berlinale Talento Campus (2011), Dok. Incubator (2014), IDFA Academy (2015) eta Producers Workshop (2017).

PROA (Ekoizleen Elkartea) eta CIMA (Emakume Ekoizleen Elkartea) elkarteetako kidea da.

Dokumentalak aldatu

Gaur egungo gatazka politiko, sozial eta giza gatazkekin lotutako gai garaikideak jorratzen ditu bere dokumentaletan, batez ere, gogoeta egiten du genero-ikuspegitik, askatasuna, berdintasuna eta nortasuna bezalako gaiei buruz.

  • Comandante Arian (2018)

Comandante Arian, Sotorra Siriako gerraren lehen lerroan barneratzen da, Estatu Islamiarraren aurkako emakume kurduen borroka eta Rojavako iraultza feminista dokumentatzeko. Sotorra 30 urteko Arian komandantearen atzetik dabil. Arian Emakumeen Defentsarako Unitateen (YPJ) parte da. Talde militar hori soilik emakumez osatuta dago 2012an, Dáesh-etik babesteko eta bizi diren gizarte patriarkala aldatzeko.[4]

  • Game Over (2015)

2016. urtean, dokumental onenaren Gaudí Saria jaso zuen film luze dokumentala. [5]Halaber, Docs Barcelona Nazioarteko Jaialdian egile berrien dokumental onenaren saria eskuratu zuen, eta ohorezko aipamena jaso zuen Bartzelonako Ciutat sarietan. Nazioarteko estreinaldia izan zuen Karlovy Varyren Nazioarteko Jaialdian. Besteak beste, Malagako Zinemaldian, Documenta Madriden, Planet Doc-en (Polonia) eta Cáceresko Alkances Jaialdian parte hartu du. Kataluniako Telebista, Espainiako Telebista eta Hanburgoko Zinema Funtsaren eta ICECen laguntzarekin.[6]

  • Miradas desveladas (2008)

Miradas desvelades Bosnia, Turkia, Iran, Afganistan eta Pakistango emakume artisten borroka-erretratua da. ICECek eta Català de las Mujeres Institutuak finantzatua. Zinemaldi Ikusezinean (Bilbo), Mollerussako Zinemaldian eta REGUERA Nazioarteko Zinemaldian (Tarragona) dokumental onenaren saria jaso zuen.[7]

  • Qatar, The Race (2011)

Qatarren filmatutako dokumentala. Nazioarteko estreinaldia Planet Doc-en (Polonia). Televisión de Catalunya-k eta DTM (Qatar) koproduzitua.[8]

  • Francesca y el Amor (2020)

Creative Europe Desarrollo-ren (MEDIA) eta ICECen (ICEC) garapenaren eta ekoizpenaren laguntza duen film luze dokumentala.[9]

  • El Retorno, la vida después del ISIS (2021)

Siriako ipar-ekialdeko al-Roj errefuxiatu-eremuan bizi diren mendebaldeko zenbait emakumeren istorioa kontatzen du. Beren herrialdea utzi ondoren, beren bizitzaren zati bat ISISi dedikatu eta orain, beren herrialdeetako gobernuek itzultzen uzten ez dieten emakumeak.[10] Dokumentalaren estreinaldia SXSW Film Festival-en (Texas) 28. edizioko Sail Ofizialean izan zen, 2021eko martxoan.[11]

Sariak eta aitortzak aldatu

  • 2015: Game Over-ifilm dokumental onenaren Gaudí saria
  • 2016: Zuzendari berri onenaren saria, Kataluniako Zuzendarien Elkargoak emana.[12]
  • 2022: Gaudí saria Dokumental onenaren saria El retorn: La vida després de l’ISIS filmagatik.[13]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu