Alazani
Alazani ibaia (georgieraz, ალაზანი, Alazani; azerieraz, Qanıx) Georgiako eta Azerbaijango ibai bat da, Kaukason sortua, Tuxetia eskualdean. Kura ibaiaren ibaiadar nagusia da, Georgiatik ekialderantz doa, eta 351 kilometro egiten ditu. Ibilbidearen zati bat Georgia eta Azerbaijanen arteko muga da, Mingəçevirko urtegian (Azebaijanen) Kura ibaiarekin bat egin aurretik[1].
Alazani | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 79 m |
Luzera | 351 km |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 42°25′18″N 45°14′03″E / 42.4216°N 45.2343°E42°25′18″N 45°14′03″E / 42.4216°N 45.2343°E |
Estatu burujabe | ![]() |
Mkhare | Kakheti |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 10.800 km² |
Iturburua | Kaukaso Handia |
Bokalea | Kura |
Ibaia seguruenik antzinako geografoen testuetan agertzen den bat da: Alazonius edo Alazon aipatu zuten Estrabonek eta Plinio Zaharrak, eta kasu horretan argi samar dago. Baliteke baita Dion Kasiok eta Plutarkok aipaturiko Abas ibaia izatea, non gudu bat izan zen K.A. 65. urtean[2].
ErreferentziakAldatu
- ↑ Our waters : joining hands across borders : first assessment of transboundary rivers, lakes and groundwaters. United Nations 2007, 5 or. ISBN 978-1-4356-4142-6. PMC 231395605. (Noiz kontsultatua: 2022-02-23).
- ↑ (Ingelesez) Smith, William. (1873). A Dictionary of Greek and Roman Geography. John Murray (Noiz kontsultatua: 2022-02-23).