Ireki menu nagusia

Alan Yates (Northampton, Northamptonshire, Ingalaterra, 1944ko abenduaren 16a) ingeles hizkuntzalari katalanzalea.

Alan Yates
Bizitza
Jaiotza Northampton1944ko abenduaren  16a (74 urte)
Hezkuntza
Heziketa Cambridgeko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria eta kultura-ekintzailea
Jasotako sariak
Kidetza Katalan Ikaskuntzaren Institutuko Filologia Saila

BiografiaAldatu

Filologia ikasi zuen Cambridgeko Unibertsitatean. Han katalana ikasten hasi zen Geoffrey J. Walker irakasle zuela, Josep Maria Batistak sortutako ikasketa-programaren baitan.

1968tik hispaniar ikasketetako irakaslea da Sheffieldeko Unibertsitatean. 1990etik katalan filologiako 'Illes Balears' izeneko katedra zuzentzen du. Bertan ingelesdunei katalana irakasten espezializatu zen. Horrez gain, Oxfordeko Anglo-Catalan Societyko kidea da, non hainbat kargu bete dituen: 1971tik 1980ra idazkari, 1987tik 1990era lehendakari, eta 1980tik Occasional Papers de l'Associació bildumako koordinatzaile. 1990ean Creu de Sant Jordi saria eta Meritu Zibilaren Ordeneko Gurutzea jaso zituen. 2003an Katalan Ikaskuntzak ematen duen Catalònia Nazioarteko Saria jaso zuen. 2006tik Katalan Ikaskuntzaren filologia-saileko kidea da. 2007ko martxoaren 28an Ramon Llull saria eman zioten dibulgazioan egindako lana aitortuz.

LanakAldatu

  • Teach Yourself Catalan (1975)
  • Una generació sense novel·la? (1975)
  • Catalan. A complete course for tourists, businessmen and students (Hodder & Stoughton argitaletxea, 1984)
  • A Catalan Handbook (A. Ibarzekin batera, 1992)
  • Aspectes de Narcís Oller Carles Rahola saiakera-saria, (1997)
  • Narcís Oller: tradició i talent individual (1998)
  • Catalan: a Comprehensive Grammar (1999), Max W. Wheeler eta Nicolau Dolsekin.