Alain Krivine

politikari frantziarra

Alain Krivine (Paris, 1941eko uztailaren 10a-Ibidem, 2022ko martxoaren 12a) ezkerreko politikari eta ideologo frantziarra izan zen.[1]

Alain Krivine


Europarlamentaria

1999ko uztailaren 20a - 2004ko uztailaren 19a
Barrutia: Frantzia
Hautetsia: 1999 European Parliament election (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaParisko 15. barrutia eta Paris1941eko uztailaren 10a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParisko 17. barrutia eta Paris2022ko martxoaren 12a (80 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Michèle Krivine  (1962 -
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaLycée Condorcet (en) Itzuli
Parisko Unibertsitatea Diplôme d’études supérieures spécialisées (en) Itzuli : zientzia historikoa
Hezkuntza-mailaDES (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Jacques Droz
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta politikaria
Lantokia(k)Estrasburgo eta Brusela
KidetzaMouvement des Jeunes Communistes
Q3178011 Itzuli
Union of Communist Students (en) Itzuli
Revolutionary Communist Youth (France) (en) Itzuli
Q20724436 Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaCommunist League (en) Itzuli
Revolutionary Communist Front (en) Itzuli
Liga Komunista Iraultzailea
Alderdi Berri Antikapitalista
Alain Krivine 1982an.

Biografia aldatu

Jatorriz XIX. mendearen amaieran, pogromen ondoren, Frantziara emigratu zuen Ukrainako familia judu batekoa zen. 1962an Michèle Martinet irakaslearekin ezkondu zen; Michèle Gilles Martineten alaba zen, kazetaria eta Europako Parlamentuko diputatu sozialista izandakoa. Emmanuel Krivine orkestra-zuzendariaren lehengusua zen Alaine, bestetik. Condorcet lizeoan ikasi zuen, eta gero Parisko letren fakultatean, Historian lizentziatu zen. Voltaire lizeoko historia irakasle agregatua, Hachette argitaletxeko erredakzio idazkari izatera pasa zen (1966-1968). 1968ko maiatzean Frantzian ezaguna egin zen. Egun horien ondoren Verdunen soldadutzan hasi behar izan zuen. Parisera itzuli eta 1970etik aurrera kazetari gisa sartu zen Rouge egunkarian.

Olivier Besancenot eta Roseline Vachettarekin batera, Liga Komunista Iraultzailearen (LCR) hiru bozeramaileetako bat izan zen. Paper garrantzitsua izan zuen Laugarren Internazionalaren (Idazkaritza Bateratua) zuzendaritzan, eta, 2006an LCRren buro politikoari uko egin bazion ere, 2009ko hasieran LCRk bultzatu zuen Alderdi Antikapitalista Berriaren partaide nagusietako bat izan zen.[2]

Obra aldatu

  • 1969, La Farce électorale.
  • 1974, Questions sur la révolution.
  • 2003, Sur le pont. Souvenirs d'un ouvrier trotskiste breton.
  • 2006, Ca te passera avec l'âge.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu