Alacant turroia edo turroi gogorra[1] (gaztelaniaz: turrón de Alicante) almendra oso pixka bat txigortuekin eta eztiarekin egindako turroia da.[2] Alacanteko turroia urteko edozein sasoitan kontsumitzen da, baina bere eskariak gora egiten du Gabonetan. Ospea hain handia da Espainia osoan, non etxe gehienetan Gabonetan kontsumitzen duten. Zatika eta Gabonetako gozokiekin batera (azukre-arbendolak, mazapanak, polboroiak, etab.) plater batean zerbitzatu ohi dute.

Alacant turroi
Turroi
Historia
JatorriaEspainia

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]
  2. Muncharaz Pou, Manuel. El almendro: manual técnico. Castelló: Mundi-Prensa Libros, 81 or..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.