Jerusalemgo Al-Aksa liburutegia[1][oh 1] (Al Aksa meskitako Liburutegia ere deitzen zaio) Al Aksa meskitaren multzoan liburuak gordetzen dituen eraikina da.

Al Aksa liburutegia
Datuak
Motaliburutegia
HerrialdeaPalestina
Jarduera
Honen parteAl-Aksa meskita
Interior of the library
Al-Khutniyya liburutegiaren barrualdea, Al-Aksa liburutegi-sistemaren zati bat

Kokalekua aldatu

Liburutegiak bi osagai ditu[2]:

  • Liburutegi nagusia: Al Aksa meskitaren mendebaldean.
  • Al-Khutniya liburutegia: Al Aksa meskitaren hegoaldean.

Bi tokietara multzoaren barrutik baino ezin da iritsi.

Liburutegi nagusia aldatu

Al Aksa liburutegi nagusiaren eraikinak izen asko izan ditu[3]:

  • Meskita Zuria, harrien koloreagatik.
  • "Emakumeen meskita", edo "emakumeen aretoa", aspaldian emakumeek erabiltzen zutelako.
  • "Tenplarioen Armategia", 1193a baino lehen Tenplarioek erabili zutelako kuarteleko areto, jantoki edo armategi gisa, haiek eraiki omen baitzuten 1160. 1193. urtean (Ayyubtarren dinastian), mihrab bat jarri zuten hegoaldeko horman.[4]
  • "Abu Bekr-en meskita": ziurrenik XIX. mendean europarrek jarritako izena[5].

Liburutegiko sarrera Yusuf Agharen kupula dagoen patioan dago. Mendebaldean Museo Islamikoaren hegoaldeko atala eta Al Fakhariyya minaretea daude.

1922an, Musulmanen Kontseilu Gorenak Al Aksa Meskitako Liburuen Etxea ezarri zuen[6]. 1923an, multzo osoan sakabanatutako liburuak An Nahawiya kupulan bildu ziren. 1948tik 1976ra bitarte itxita egon ondoren 1977an ireki zen berriz; liburuak Museo Islamikotik Ashrafiyia madrasara eraman ziren, eta azkenik, 2000n, Emakumeen Meskitara[7].

Al Khutniyya liburutegia aldatu

 
Al Khutniyyako sotoko atea

Al Khutniya liburutegia eskuizkribuen liburutegi bat da. Sheikh Al Khutnī/Al Khatanī jakintsuaren izena darama, antzinako zawiya edo madrasa baten izena ere badena[8].

Al Aksa zaharraren barruan dago, eta Ate Bikoitzaren goiko aldean. Liburutegia multzoko hegoaldeko harresiaren eranskin bat da. Sarbidea Al Aksa meskitaren azpian dagoen tunel baten bidez egiten da. Tunelaren sarrera/irteera bakarra meskitaren arkupearen aurretik dago, iparraldean.

Liburutegi honek 1998an izan zuen hasiera, meskitako boluntario baten (Marwan Nashashibi) eta haren emaztearen (Um Adnan) ekimenez[9]. Bilduman jurisprudentzia, hadithak, hagiografia, sufismoari buruzko testuak eta beste hainbat gairi buruzkoak ditu.

Zerbitzuak aldatu

Liburutegiko zuzendaria (liburuzain burua) gehienetan Museo Islamikoko zuzendaria ere izaten da.

20.000 liburu inguru ditu, eta nabarmena da arkeologia islamikoari buruzko atala. Liburu gehienak arabieraz eta ingelesez daude, eta zenbait frantsesez. Horrez gain, 2.000 eskuizkribu arabiar inguru ditu, 5. mendetik otomandar garairainokoak, bakarrik ikertzaileen eskura daudenak[10]. Beste atal aipagarri bat egunkari eta aldizkari palestinarrena da, horietako asko XX. mendearen hasierakoak[11].

Haur eta gazteei buruzko sail bat du liburutegi nagusian.

Oharrak aldatu

  1. Berria Estilo Liburuak honako hau gomendatzen du: "Artikulua letra larriz hasieran, eta xehez tartean. Marratxoz loturik idazten da".

Erreferentziak aldatu

  1. «Palestina: Transkripzio taula» Berria Estilo Liburua (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
  2. Mack, Merav. Jerusalem's Historical Libraries and Archives. (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
  3. «Southern Wall (Temple Mount) - Madain Project (en)» madainproject.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
  4. (Ingelesez) Borchardt, Karl; Döring, Karoline; Josserand, Philippe; Nicholson, Helen J.. (2017-01-20). The Templars and their Sources. Taylor & Francis ISBN 978-1-315-47528-8. (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
  5. (Ingelesez) Wilson, Sir Charles William. (1865). Ordnance Survey of Jerusalem. Ariel Publishing House (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
  6. «Wayback Machine» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
  7. (Ingelesez) «The al-Aqsa Mosque Library of al-Haram al-Sharif» Institute for Palestine Studies (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
  8. (Ingelesez) «The Palestinian Museum Digital Archive - أرشيف المتحف الفلسطيني الرقمي : Still Image : The Khataniyeh Zawia and the Dual Carriageway at al-Aqsa Mosque [0294.01.0324»] palarchive.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
  9. «Volunteer’s dream of Al-Aqsa Library comes true» www.aa.com.tr (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
  10. (Ingelesez) Abu Harb, Qasem. (2016-11-29). Kominko, Maja ed. «12. Digitisation of Islamic manuscripts and periodicals in Jerusalem and Acre» From Dust to Digital : Ten Years of the Endangered Archives Programme (Open Book Publishers): 377–415. ISBN 978-2-8218-7626-2. (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
  11. «PARC - Palestinian American Research Center» web.archive.org 2022-03-02 (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).

Kanpo estekak aldatu