Al-Zarara Atea
Al-Zarara atea ( arabieraz: قوس الزرارة , Qaus az-Zarrāra), Damaskoko atea ere deitua ( بوابة دمشق / Bawābat Dimašq ), Zisjordaniako Betleem hiriko antzinako harresietako portalea da.
Al-Zarara Atea | |
---|---|
Birthplace of Jesus: Church of the Nativity and the Pilgrimage Route, Bethlehem | |
![]() | |
Kokapena | |
Occupied territory | Zisjordania |
Palestina Estatuko lurralde-antolaketa | Betleemgo Gobernazioa |
Hiria | Betleem |
Koordenatuak | 31°42′20″N 35°12′15″E / 31.70556°N 35.20417°E |
![]() | |
Deskribapena
aldatuAtea Betleemgo alde zaharreko iparraldean dago. Erromesen ibilbide historikoan Jaiotzaren elizarantz doan atea da, UNESCOren Gizateriaren Ondare den Jesukristoren jaioterria (Betleemgo Natibitarearen eliza eta erromesen ibilbidea) multzoaren parte da.[1]
Al-Zarara atea Izarren Kalea esaten zaionean pasabidea da 21. mendean, arku zorrotza du (doi-doi zorroztua bakarrik), eta dorre baten parte da halaber atea. Dorrea ondoko etxe-ilaren artean hedatzen da. Atean oraindik hiriko harresi zaharrar en aztarnak gordetzen dira.
Historia
aldatuBetleem hiriak kanaandarren garaian iparraldera zihoan hiriko ate bat zeukan ziurrenik. Israeldarren garaian hiriko ate nagusia zen eta Jerusalemera zihoan bidean zegoen. Kristau-tradizioaren arabera, Jose eta Maria ate honetatik sartu omen ziren hirira Betleemera egindako bidaian.
6an mendean atea berreraiki zuten Justiniano I.a Ekialdeko Erromako enperadorearen agintean. Beste eraikin berri bat XIV. mendean egin zen otomandarren agintepean.
19. mendera arte ateak Betleem hiriaren iparraldeko muga markatzen zuen, baina mende horren amaieran kanporanzko iparralderanzko eremua ere eraiki eta urbanizatu zen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «Birthplace of Jesus: Church of the Nativity and the Pilgrimage Route, Bethlehem» UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
Kanpo estekak
aldatu- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, alemanezko Wikipediako «Al-Zarara-Tor» artikulutik itzuli da; zehazki, 2020-10-10eko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.