Sulayman ibn Hud al-Judhami, Al-Mustain I.a (arabieraz: سليمان "المستعين بالله" بن هود‎ ; 1047 hila) Zaragozako taifako bosgarren errege independentea (1038-1047) izan zen, Banu Hud leinuko lehendabizikoa.[1] al Musta'in bi-llah (Allahren laguntza bilatzen duena) titulua bereganatu zuen.

Al-Mustain I.a
5. Sarakusta (en) Itzuli Emir of Sarakusta (en) Itzuli

1038ko apirila - 1046
Abd Allah ibn al-Hakam - Ahmad al-Muqtadir
Medina Larida (en) Itzuli emir of Larida (en) Itzuli

1031 - 1046
Bizitza
Jaiotza?
HerrialdeaAl Andalus
HeriotzaSarakusta (en) Itzuli, 1046 (egutegi gregorianoa)
Familia
Seme-alabak
LeinuaBanu Hud (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakagintaria

Gaztetan Almanzorren armadetan eta Kordobako kaliferriaren amaierako fitna edo gerra-zibiletan borrokatu zuen. 1031 eta 1036 artean Hisham III.a azken kalifa babestu zuen Lleidan. Garai haietan Banu Tujibien eskuetan zegoen Zaragozako taifa eta Sulayman Lleida eta Tuterako qadi bihurtu zen.

1035ean Hisham II.a izeneko buruzagi bat bere buruari kalifa bat izendatu zuen Sevillan. Al-Mundhir II.ak, bere arbasoek egin zuten moduan, ez zuen kalifa berria onartu. Egoera aprobetxatuz, Abd Allah ibn al-Hakam bere lehengusua 1038ko udan matxinotu eta abuztuaren 23an errege-alkazarra hartu zuen. Abd Allahek Al-Mundhir eta Yekutiel ben Isaak bisir judua erail zituen.[2] Laster, hajib titulua bereganatu eta txanponak egiteari ekin zion. Emir berriak, Sulayman ibn Hudi agintea promes egin arren, hitza jan zuen. Lleidako qadiak, Ismail Toledokoaren laguntza zuena, irailaren 20an Zaragozan sartu zen eta Abd Allah kargutik kendu zuen.

Laster, semeen artean zatitu zuen taifa: Lleidan Yusuf al-Mudhaffar, Huescan Lubb, Tuteran Mundhir, Calatayuden Muhammad eta Zaragozan, erregeorde moduan, Ahmad al-Muqtadir. Toledoko taifarekiko independentzia lortu nahian, Fernando I.a Gaztelakoa aliatu zuen. Horren ondorioz, Gartzia III.a Santxez Naiarakoa bere etsai bilakatu zen.

1047an hil zenean, seme guztiek bere independentzia aldarrikatu zuten. Hala ere, 1051n al-Muqtadirrek hegemonia bereganatu zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. Viguera Molins, Mª Jesús. (1988). Aragón musulmán. Zaragoza: Mira editores ISBN 84-86778-06-9..
  2. Cervera Fras, M ª José. (1999). El reino de Saraqusta. Zaragoza: CAI ISBN 84-88305-93-1..