Al-Mundhir I.a
Al-Mundhir I.a ibn Yahya al-Tujibi (arabieraz: المنذر بن يحي التجيبي; 1021/1023 hila) Zaragozako taifako lehenengo errege independentea (1018-1021) izan zen, Banu Tujibi leinukoa.[1]
Al-Mundhir I.a | |||
---|---|---|---|
1018 - 1022 ← baliorik ez - Yahya al-Mudhaffar → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | ? | ||
Herrialdea | Kordobako kaliferria | ||
Heriotza | Сарақуста eta Zaragoza, 1023 ( urte) | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Banu Tujibi | ||
Jarduerak |
Soldadu moduan hasi eta Almanzorren armadetan jenerala izatea lortu zuen. Horri esker, Tuterako (1005) eta Zaragozako (1013) wali bilakatu zen. Orduko fitna edo gerra-zibiletan omeiatarren alde egin zuen, Muhammad II.a al Mahdi (1009), Sulayman ibn al-Hakam (1013 eta 1016) eta Abd ar-Rahman IV.a (1018) kalifen alde hurrenez hurren.
Al-Andalusen zegoen anarkiari esker, independentzia aldarrikatu eta jada 1018an bere taifan txaponak egin zituzten.[2] Politikari habila izan zen eta laster bere poterea finkatu zuen. Antso III.a Gartzeitz Nagusia iruindar erregea etsai nagusia izan zuen eta bere burua babesteko Berenguer Erramun I.a Bartzelonako kondearekin aliantza bat osatu zuen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Viguera Molins, Mª Jesús. (1988). Aragón musulmán. Zaragoza: Mira editores ISBN 84-86778-06-9..
- ↑ Cervera Fras, M ª José. (1999). El reino de Saraqusta. Zaragoza: CAI ISBN 84-88305-93-1..