Akisgrango udaletxea (alemanez Aachener Rathaus) Alemaniako Akisgran hiriko udaletxea da. Akisgrango katedralatik hurbil dago.

Akisgrango udaletxea
Aachener Rathaus
Akisgrango udaletxearen aurrealdea.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Ipar Renania-Westfalia
EskualdeaKolonia
Special municipality association of GermanyAachen cities region
HiriaAkisgran
StadtbezirkAachen-Mitte
Koordenatuak50°46′34″N 6°05′02″E / 50.7761°N 6.0838°E / 50.7761; 6.0838
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1353 (egutegi gregorianoa)
Arkitektura
EstiloaArte gotikoa
Ondarea
Irekiera egunakegunero
Kontaktua
HelbideaMarkt 38-40, 52062 Aachen
Telefonoatel:+49-241-4327310
Webgune ofiziala

Udaletxe hau 1353. urtean antzina Karlomagnok eraikitako Akisgrango jauregiaren hondakinen gainean eraiki zen. Antzinako karolingiar jauregia izan zen hartatik Granusturm dorrea eta zimentuetako zati bat mantentzen da.

Karlomagnoren estatua Akisgrango udaletxeko enperadorearen gelan.

Udaletxea nagusiki gotikoa da. Germaniako Erromatar Inperio Santuko 50 enperadoren egiazko tamainako eskulturak aurkitzen dira barnean, hauetako 31 gainera bertan koroatuak izan ziren. Gelarik aipagarriena enpèradorearen gela da, Kaisersaal, eta Karlomagnoren bizitzako une eta garaipen garrantzitsuenak agertzen dituzten freskoek apaindurik dago. Fresko hauek Alfred Rethelek margotu zituen XIX mendean.

Azkenik aipatzekoak dira intsignia inperialak, koroa, esfera eta ezpata. Orijinalak Vienan daude, Napoleonen gizonen harpilaketa sahiesteko hara eraman baitziren. Gaur egun oraindik ez dira itzuli eta arazoa Hagako Nazioarteko Justizia Auzitegira eraman da.


Kanpo estekak

aldatu