Akbar Djuraev (Tashkent (Uzbekistan) 1999ko urriaren 8a) pisu-jasotzaile uzbekistandarra da.

Akbar Djuraev

Bizitza
JaiotzaTaxkent1999ko urriaren 8a (24 urte)
Herrialdea Uzbekistan
Hezkuntza
HeziketaUzbek State University of Physical Culture and Sport (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpisu-jasotzailea

Instagram: akbar__djuraev Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

2018an Munduko gazte mailako txapelketatan 102 kilogramotako kategorian urrezko domina eskuratu zuen eta gazte mailako Munduko errekorra hautsi zuen. Hurrengo urtean Asiako txapelketa absolutuan, Djuraevek, oraindik gazte mailakoa izan arren, parte hartu zuen 109 kilogramotako pisuan, eta, zilarrezko domina eskuratu bazuen ere, gazte mailako Munduko errekorra ezarri zuen.

Olinpiar Jokoak aldatu

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio) urrezko domina irabazi zuen ≤109 kiloko pisuan, bi jasoalditan 430 kilo jasoz, eta tiraldi-garbiko Olinpiar Jokoetako errekorra (OE) ezarri zuen 237 kiloko jasoaldiaz; Simon Martirosian armeniarraren (zilarrezko domina) eta Artūrs Plēsnieks letoniarraren (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen.[1][2]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
  Japonia
  Halterofilia ≤109 kilo, gizonezkoa.
237 kg OE Tiraldi-garbian.[3]

Nazioarteko gainerako emaitzak aldatu

Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2019 Pattaya
  Thailandia
  Halterofilia 109 kilo, gizonezkoa.
Asiako txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2019 Ningbo
  Txina
  Halterofilia 109 kilo, gizonezkoa.
2019 Tashkent
  Uzbekistan
  Halterofilia 109 kilo, gizonezkoa.

Erreferentziak aldatu

  1. «Akbar Djuraev» olympedia.org (Ingelesez)
  2. «Akbar Djuraev» olympics.com (Gaztelaniaz)
  3. Emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak aldatu