Molorrika
(«Akanto» orritik birbideratua)
Molorrika edo akantoa (Acanthus mollis) Akantazeoen familiako landarea da, zurtoin-zuzena, 50-120 cm luzea eta hosto handi gingildunak dituena. Ez du zurtoin txikirik, eta duen bakarretik ateratzen zaizkio hostoak. Loreak zurtoinaren puntaldeko inguru guztian ditu, ezpaindunak eta zuriak. Apaingarri gisa erabiltzen da.[1]
Molorrika | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Lamiales |
Familia | Acanthaceae |
Generoa | Acanthus |
Espeziea | Acanthus mollis L., 1753
|
Bere hostoak korintiar zutabeen apaingarrien inspirazioa izan ziren.[2]
Erreferentziak aldatu
Kanpo estekak aldatu
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |