Akabu 2016. urtean Galdakaon (Bizkaia) sortutako punk-metal musika taldea da.[1]

Akabu
Datuak
JatorriaGaldakao, Bizkaia
Musika motapunk, metal
Instrumentuakbi gitarra, bateria, baxua
Urteak2016 -
Taldekideak
Eneko Artetxe (Tetxe)
Unai Sertu (Sert)
Asier Jul (Sj)
Kristian Mugarza (K)

Ibilbidea aldatu

2017an hasi ziren kontzertuak ematen, gehienbat Bizkaian. Urte bereko udan, euren lehengo diskoa ekoitzi eta kaleratu zuten, Akabu izenburuarekin. 11 abestiz osatutako diskoa da, gehienbat euskaraz abestua. Aguraingo Kaotiko taldeko Jhony eta Aguayikok kolaboratzen dute "Alarma Social" kantan, Arkada Socialeko Hodei abeslariak "Akabu" kantan, Egurra Ta Kittoko abeslariak "X" kantan, eta Iheskiden ibilitako eta gaur egun Bultz! taldean diharduen Xaguk "Gurea" kantan. Diskoa, euren hitzetan, "kañeroa" da, azkarra, letra gogorrekin hornitua.

2017. urte osoan aritu dira euren lana aurkezten herriz herri: Galdakao, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Mungia, Ermua, Zeberio, Ugao, Barakaldo, Larrabetzu, Bedia, Dima... 2017ko Banden Lehiako finalistak dira.[2] 2018an bigarren diskoa atera dute, Erlojuari begira.

Diskografia aldatu

  • Akabu (2017, autoekoizpena)[3]
  • Erlojuari begira (2018, autoekoizpena)[4]

Erreferentziak aldatu

  1. «Akabu» BandenLehia.eus (Noiz kontsultatua: 2017-10-28).
  2. «Aneguria, Raust!, Azken Trena eta Akabu, Banden Lehiako lau finalistak» Goiena (Noiz kontsultatua: 2017-10-28).
  3. «Akabu» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-06).
  4. «Erlojuari begira» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-06).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.