Aitor Carrillo
Aito Carrillo Tumas (Hondarribia, 1971ko irailaren 4a) traineru estropadetako patroi izandakoa da, Hondarribia Arraun Elkartearekin hasi eta Orio eta Getarian ere aritu zena. 2012an izan zuen azkenengo denboraldia.
Aitor Carrillo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hondarribia, 1971ko irailaren 4a (53 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arraunlaria |
Kirol ibilbidea
aldatu1992an egin zuen debuta Kontxako Banderan Hondarribiarekin eta hamarkada horretan patroi titularra izan zen. Emaitzarik aipagarriena 1995eko Espainiako txapelketan eta Euskadiko txapelketan lortu zuen, zilarrezko bi domina.
2002an Oriok fitxatu zuen eta harekin 2002an Euskadiko txapelduna izan zen. Orion izan zen bitartean 2007an Getariako traineruarekin KAE Liga irabazi zuen eta TKE Ligara igotzerik ez zuen lortu ehunenekoengatik. 2010ean, berriz Oriorekin, Kontxan eta TKE Ligan bigarren egin zuen. 2010an bertan TKE Ligako patroi onenaren saria ere jaso zuen[1]. 2011ean ordea denboraldi kaxkarra egin zuten oriotarrek eta maila galdu zuten. 2012an itzuli ziren Aitor Carrillo txopan zutela KAE Liga irabazita. Honen ondoren erretiroa hartu zuen.
Taldeak
aldatuHonako talde hauetan aritu da Aitor Carrillo:[2]
Taldeak | Denboraldiak |
---|---|
Hondarribia Arraun Elkartea | 1987-2001 |
Orio Arraunketa Elkartea | 2001-2006 |
Getariako Arraun Elkartea | 2007 |
Orio Arraunketa Elkartea | 2008-2012 |
Palmaresa
aldatu- Kontxako Banderak (0): bigarren 2010an.
- Espainiako Traineru Txapelketak (0): bigarren 1995ean
- TKE Ligak (0): bigarren 1995ean
- patroirik onenaren saria (1): 2010.
- KAE Ligak (2): 2007, 2012
- Euskadiko Traineru Txapelketak (1): 2002
- Bandera nagusiak:
- El Corte Ingles Bandera (1): 2003.
- Zarauzko Ikurrina (1): 2002.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) EFE. (2010-10-01). «Aitor Carrillo recibirá el trofeo al "mejor patrón" de 2010» Deia (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
- ↑ «Eusko Label Liga de traineras» www.euskolabelliga.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).