Aintzane Uria

abeslaria, soinu jotzailea

Aintzane Uria Campo (Durango, Bizkaia, 1979ko apirilaren 12a) abeslaria, soinularia eta musika irakaslea da.

Aintzane Uria

Bizitza
JaiotzaDurango1979ko apirilaren 12a (45 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Bilboko Musika Kontserbatorioa
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta musika-irakaslea

Facebook: aintzane.uria Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Ikasketa musikalak Bilboko Juan Crisostomo Arriaga kontserbatorioan burututa, hainbat musika-tresnarekin aritzen da: akordeoia, gitarra, panderoa…

1999tik Luhartz taldeko abeslaria da. Aldizkari batean irakurri ostean neska euskalduna behar zutela erromeria talde batean, euron jarraitzailea izanda ere, kontaktuan jarri zenean ez zekien Luhartzekoei deitzen ari zenik.[1]

Taldearen errepertorioa osatzen duten euskal musika tradizionaleko eta pop-rockaren klasikoak abesten ditu ekitaldi bakoitzean, eta berak sortutako abestiak ere badira taldeak jotzen dituenen artean.[2]

Euskal Herriko Unibertsitatean Hezkuntza Musikala ikasitakoa da. Getxoko Txaramela Musika Eskolako irakasle, musika-hezkuntza eta akordeoia erakusten die gazte eta umeei. Musika ludikotasunetik hobeto ikasten dela sinistuta, txikiagoak musikara gerturatzeko, esaterako liburuei kantak sortzen dizkiete, ipuin musikatuan bihurtuz: umeek irudia ikusten dauden bitartean melodiara adi egoten dira eta interakzio maila ere altuagoa da.[3]   

Erreferentziak aldatu

  1. all_powerful_Oz. «Aintzane Uria: "Eusko Labeletik ez naiz inoiz irten!"» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).
  2. (Gaztelaniaz) Aintzane Uria – Luhartz. (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).
  3. «Irakaslegoa - Txaramela» txaramela.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).

Kanpo estekak aldatu