Aintzane Galardi Portu

euskal idazlea

Aintzane Galardi Portu (Oiartzun, Gipuzkoa, 1969ko apirilaren 4a) euskal poeta da.

Aintzane Galardi Portu

Bizitza
JaiotzaOiartzun1969ko apirilaren 4a (54 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 783

Bizitza aldatu

Euskal Filologian lizentziatua eta Kultur Baliabideen Kudeaketan espezializatua Deustuko Unibertsitatean. Irakaslea da eta Berako Toki Ona Institutuan dihardu lanean.

Lau poema liburu argitaratu ditu eta antologia ezberdinetan ere bildu izan dira bere poemak. Bestalde,  euskarara itzuli ditu Jordi Badiellaren El tea a Merzuga, 2004 (Tea Merzugan,[1] armiarma.eus, 2017) eta Els trenta-set d’Unefgu, 2007 (Unefguko hogeita hamazazpiak,[2] armiarma.eus, 2017) poema liburuxkak

Lanak aldatu

Galardik hainbat poema liburu argitaratu ditu eta 2019an zortzi emakume olerkariren ahotsa biltzen dituen antologia poetikoan ere agertu da:[3]

  • Itoti urdinaren azpian (Euskaltzaindia / BBK, 2005)[4]
  • Zirrikituak (Euskaltzaindia / BBK, 2007)[5]
  • Mendafin usaineko iluntzeak (Erein, 2015)[6]
  • Hegodun poemak (Denonartean, 2018)[7]
  • Lurra eta dardara. Zortzi ahots emakumezko antologia poetikoa (2019, Balea Zuria)[8][9]

Sariak eta errekonozimenduak aldatu

  • 2004n Felipe Arrese Beitia olerki-saria.[10]
  • 2006 Felipe Arrese Beitia olerki-saria.[11]
  • 2014 Blas de Otero-Bilbo Uria VII. Poesia Saria.[12]
  • 2018an XII. Iruña Hiria Nazioarteko Poesia Saria euskarako lanen sailean.[13][14][15]

Erreferentziak aldatu

  1. «TEA MERZUGAN - Jordi Badiella» ekarriak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-07).
  2. «UNEFGUKO HOGEITA HAMAZAZPIAK - Jordi Badiella» ekarriak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-07).
  3. Lizarralde, Mikel. «Zortzi begirada poetiko» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).
  4. Galardi Portu, Aintzane.. ([2005]). Itoti urdinaren azpian. Euskaltzaindia ISBN 84-95653-72-9. PMC 863173929. (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).
  5. Galardi Portu, Aintzane.. (2007). Zirrikituak. Euskaltzaindia ISBN 978-84-8056-245-4. PMC 434425055. (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).
  6. Galardi Portu, Aintzane.. Mendafin usaineko iluntzeak. ISBN 978-84-9109-047-2. PMC 962442656. (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).
  7. Galardi Portu, Aintzane, 1969- autor ilustrador.. Hegodun poemak. ISBN 978-84-16791-88-0. PMC 1103699873. (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).
  8. Urra, Miguel. (2017-11-21). «Bullying Acoso Escolar» dx.doi.org (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).
  9. Aintzane Galardi, "Lurra eta Dardara"-Zortzi emakumezko.. (Noiz kontsultatua: 2022-04-07).
  10. «Euskaltzaindiaren 2004 Literatura Sarietan garaile irtendako obren aurkezpena egingo du bihar Euskararen Akademiak» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).
  11. «2006ko Euskaltzaindia-BBK Literatur Sariak» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).
  12. «Azken Iruña Hiria Nazioarteko Poesia Sariaren irabazleak, Juan Leyva eta Aintzane Galardi, Civivox sareko literatur jardunaldietan izango dira, ostegunean eta ostiralean | Ayuntamiento de Pamplona» www.pamplona.es (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).
  13. Gartzia, Erik. «Iruñeko Hiria Poesia Lehiaketa, Aintzane Galardirentzat» HITZA.
  14. Press, Europa. (2018-06-27). «Juan Leyva y Aintzane Galardi, ganadores del XII Premio Internacional de Poesía Ciudad de Pamplona» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).
  15. (Gaztelaniaz) Navarra.com. «Estos son los ganadores de los 3.000 euros del XII Premio Internacional de Poesía Ciudad de Pamplona» Navarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).

Kanpo estekak aldatu