Aintzane Galardi

euskal idazlea

Aintzane Galardi Portu (Oiartzun, 1969ko apirilaren 4a- ) euskal idazlea da.

Aintzane Galardi
Bizitza
Jaiotza Oiartzun1969ko apirilaren 4a (51 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Literaturaren Zubitegiko fitxa 783

BizitzaAldatu

Galardik 8-9 urterekin marrazten ikasi zuen Joxe Mari Isasa margolariarekin. Egun bere poema liburuetako irudiak bereak izan ohi dira. 14 urte inguru zituela izan zuen euskaraz idatzitako poesiarekin kontaktua. Euskal Filologian lizentziatua da eta Kultur Baliabideen Kudeaketan espezializatua Deustuko Unibertsitatean. Poesia idazten 30 urte inguru zituela hasi zen. Bere lehenengo poema-liburua 2004ko Euskaltzaindiako lehiaketara aurkeztu zuen eta 2005ean publikatu zen. Nafarroako institutuetan euskara irakaslea da.[1][2]

LanakAldatu

Galardik hainbat poema liburu argitaratu ditu eta 2019an zortzi emakume olerkariren ahotsa biltzen dituen antologia poetikoan ere agertu da:[3]

  • Itoti urdinaren azpian (Euskaltzaindia / BBK, 2005)[4]
  • Zirrikituak (Euskaltzaindia / BBK, 2007)[5]
  • Mendafin usaineko iluntzeak (Erein, 2015)[6]
  • Hegodun poemak (Denonartean, 2018)[7]
  • Lurra eta dardara. Zortzi ahots emakumezko antologia poetikoa (2019, Balea Zuria)[8]

Sariak eta errekonozimenduakAldatu

  • 2004n Felipe Arrese Beitia olerki-saria.[9]
  • 2006 Felipe Arrese Beitia olerki-saria.[10]
  • 2014 Blas de Otero-Bilbo Uria VII. Poesia Saria.[11]
  • 2018an XII. Iruña Hiria Nazioarteko Poesia Saria euskarako lanen sailean, gailendu den lehendabiziko emakumea. [12][13][14]

ErreferentziakAldatu

  1. «Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - Aintzane Galardi: Fikzioa egin daiteke poesian, istorio bat kontatu edo beste ahots batekin hitz egin» uberan.eus . Noiz kontsultatua: 2020-01-02.
  2. «Euskal Idazleen Elkartea. Idazleak» www.idazleak.eus . Noiz kontsultatua: 2020-01-02.
  3. Lizarralde, Mikel. «Zortzi begirada poetiko» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-01-02.
  4. Galardi Portu, Aintzane.. ([2005]). Itoti urdinaren azpian. Euskaltzaindia ISBN 84-95653-72-9 PMC 863173929 . Noiz kontsultatua: 2020-01-02.
  5. Galardi Portu, Aintzane.. (2007). Zirrikituak. Euskaltzaindia ISBN 978-84-8056-245-4 PMC 434425055 . Noiz kontsultatua: 2020-01-02.
  6. Galardi Portu, Aintzane.. Mendafin usaineko iluntzeak. ISBN 978-84-9109-047-2 PMC 962442656 . Noiz kontsultatua: 2020-01-02.
  7. Galardi Portu, Aintzane, 1969- autor ilustrador.. Hegodun poemak. ISBN 978-84-16791-88-0 PMC 1103699873 . Noiz kontsultatua: 2020-01-02.
  8. Urra, Miguel. (2017-11-21). «Bullying Acoso Escolar» dx.doi.org . Noiz kontsultatua: 2020-01-02.
  9. «Euskaltzaindiaren 2004 Literatura Sarietan garaile irtendako obren aurkezpena egingo du bihar Euskararen Akademiak» Euskal kultura . Noiz kontsultatua: 2020-01-02.
  10. «2006ko Euskaltzaindia-BBK Literatur Sariak» bizkaie.biz . Noiz kontsultatua: 2020-01-02.
  11. «Azken Iruña Hiria Nazioarteko Poesia Sariaren irabazleak, Juan Leyva eta Aintzane Galardi, Civivox sareko literatur jardunaldietan izango dira, ostegunean eta ostiralean | Ayuntamiento de Pamplona» www.pamplona.es . Noiz kontsultatua: 2020-01-02.
  12. Gartzia, Erik. «Iruñeko Hiria Poesia Lehiaketa, Aintzane Galardirentzat» HITZA.
  13. Press, Europa. (2018-06-27). «Juan Leyva y Aintzane Galardi, ganadores del XII Premio Internacional de Poesía Ciudad de Pamplona» www.europapress.es . Noiz kontsultatua: 2020-01-02.
  14. (Gaztelaniaz) Navarra.com. «Estos son los ganadores de los 3.000 euros del XII Premio Internacional de Poesía Ciudad de Pamplona» Navarra.com . Noiz kontsultatua: 2020-01-02.

Kanpo estekakAldatu