Ainhoa Arregi

Filologoa, Euskaltzain urgazlea

Ainhoa Arregi Saratxo (Bilbo, Bizkaia, 1969) Euskal Filologian lizentziaduna da eta 1993tik UZEIko lexikografia saileko kidea. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuko lantaldean dabil eta lexikografia arloan aritzen da batez ere. 2018ko uztailaren 20an Euskaltzain urgazle izendatu zuten bere jardunaren aitortza gisa.[1]

Ainhoa Arregi
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1969 (54/55 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilologoa eta euskaltzain urgazlea
Enplegatzailea(k)UZEI

Biografia aldatu

Euskal Filologian lizentziaduna da

Ibilbidea aldatu

UZEIko Lexikografia saileko kidea. Urte luzez aritu da UZEIren Lexikografia Sailean;

  • 2010etik Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua lantaldeko kide da.
  • 2017tik Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak lantaldeko kide.
  • Euskaltzain urgazle izendatua 2018ko uztailaren 20an.[2]

Proiektuak aldatu

Hainbat lexikografia-proiektutan hartu du parte:

  • Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuaren prestalanetan eta Hiztegi Batu Oinarriduna egitasmoan; UZEIren Sinonimoen Hiztegian, Maiztasun Hiztegian, Hitz-bukaeren hiztegia, NafarHitz hiztegian).
  • Corpusgintzan ere aritua da, Euskaltzaindiaren XX. mendeko euskararen corpus estatistikoan lehendabizi eta, gero, Lexikoaren Behatokian. Hizkuntzaren tratamendu informatikorako oinarrizkoak diren euskararen eta gaztelaniaren datu-base lexikalak ere kudeatzen ditu UZEIn (euLEX eta esLEX, hurrenez hurren), eta
  • Hobelex zuzentzaile lexikoa eguneratzen du, beste lan batzuen artean.[3]

Benetako elebidunak izateko euskaldunok aktibo izan behar dugu eta euskarazko produktuak kontsumitu.

Erreferentziak aldatu

  1. «Ainhoa Arregi Saratxo: “Euskararen estandarizazioa ia denbora errekorrean egin da” - Deustualdea» Uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-05).
  2. elkarmedia. «Arregi Saratxo, Ainhoa» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-25).
  3. «Gure lankide Ainhoa Arregi, Euskaltzaindiak izendatu berri dituen hamabi euskaltzain urgazleen artean» UZEI 2018-07-25 (Noiz kontsultatua: 2022-09-05).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.