Aingeru Zaindariaren baseliza (Donostia)

Aingeru Zaindariaren baseliza Gipuzkoako Donostia hiriburuko Ibaeta auzoan dago, Usurbil eta Zubietarako bide zaharraren ertzean. Baseliza, jatorriz, XVI. mendekoa izan daiteke, haren inguruko lehenengo berriak 1584koak baitira, baina egun dagoena auzolagunen artean konpondu zen, aldameneko Urreztigarai baserrira itsatsita. Eguna martxoaren 1ean ospatzen da eta Ibaeta auzoaren festa eguna da. Baseliza horretan intereseko bi arte lan zeuden: Jesusen Bihotz bat eta Pietà bat Pizkunde garaikoa[1], biak gaur egun auzoko Espiritu Santuaren elizan babestuak.

Aingeru Zaindariaren baseliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′N 2°01′W / 43.3°N 2.01°W / 43.3; -2.01
Map
Arkitektura
Aingeru Zaindariaren baseliza barrutik. Aldarean baselizaren patronua dago.

Historia aldatu

Donostiako mapa zaharretan "Sant Angelo" izeneko baseliza agertzen da, Igeldomendi inguruan. Gaur egungo kokapena, bestetik, ez da betidanik izan. Lehen baseliza Urreztizar baserrian. Sute batek baserria txikitu zuen, antza, Bigarren Karlistaldian, eta etxola txiki batean egokitu zuten. Gero, gaur egungo tokira ekarri zuten. 1940. hamarkadan inguruko baserritarrek auzolanean gaur egungo eraikina egin zuten. Baselizan garai batean aingeruaren erlikia erakusten zen baina absurdoa zenez, aingeruek gorputza ez dute, apaizak ezkutatu zuen.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. http://www.guregipuzkoa.net/photo/1147609?lang=es[Betiko hautsitako esteka]
  2. Josu Tellabide eta Asier Agirresarobe: 101 bazter Donostiako. Ezagutzen duzu Donostia? Alderdania, 2007.

Kanpo estekak aldatu