Agur faxista
Agur faxista edo erromatar agurra bereziki mugimendu eta erregimen politiko faxista, naziek eta frankistek erabilitako agurra izan zen[1], egun mugimendu neonazi eta eskuin-muturrekoetan ere erabiltzen dena. Agur faxista eskuineko besoa luzatuz eta horizontaletik altxatuz egiten zen. Faxismoa eta nazismoa agintean izan ziren urteetan, agur faxista derrigorrezkoa zen herritar guztientzat maila goreneko pertsona eta militarren aurrean eta bostekoa emanez egindako agurrak film eta antzerki lanetatik ezabatzera ere heldu ziren agintariak.

Agur faxista Hirugarren Reicheko agurra izan zen.
![]() |
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |